Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent eta PWN Bilbao erakundeek talentuaren eta dibertsitatearen kudeaketari buruzko azterketa bat aurkeztu dute

  • Azterketaren xedea da enpresa-sarea zein zientzia- eta teknologia-sarea lidergo-profil berrien gainean sentsibilizatzea, eta Euskadik arlo horretan aurrera egin ahal izateko elkarren arteko jarduketa-plan bat ezarri beharraz jabetzea

Bizkaia Talentek Be Basque Dual Career zerbitzua abian jarri zuenetik, 2015ean, nazioarteko profesionalen bikotekideei behin gure lurraldera etorrita lan-munduan txertatzen eta hemengo gizarte eta kulturarekin bat egiten laguntzeko, genero-aldagaiak funtsezko papera jokatzen duela antzeman du. Izan ere, nazioarteko profesionalen bikotekideen artean aipatu zerbitzua jaso dutenetatik % 75 emakumeak dira.

Hala, eta PWN Bilbao nazioarteko mugimenduarekin elkarlanean, zeinak enpresetan emakumeen ibilbide profesionalak eta genero-berdintasunak aurrera egin dezaten lan egiten duen, hainbat topaketa egin ditu talentuaren kudeaketan parte hartzen duten eragileekin: giza baliabideen arloko aholkularitzak, unibertsitateak, enpresak, eta zentro teknologiko eta zientifikoak. Bilera horien helburua izan da emakume horien beharrak mahai gainean jartzea, eta enpresa-sarea nahiz zientzia- eta teknologia-sarea lidergo-profil berrien gainean sentsibilizatu eta talentuaren dibertsitateak enpresa/jendarte baten arrakasta eta eraginkortasunerako duen garrantziaz jabetzea.

Txostenean jasotako ondorio nagusietako bat da erakundeetan ez dagoela elkarrekin zehazturiko estrategiarik dibertsitatea, oro har, eta genero-dibertsitatea, bereziki, kudeatzeko, enpresa-ehunak aurrera egin dezan eta lehiakorra izan dadin ezinbesteko osagai gisa aintzat hartuta. Gailentzen den enpresa-kulturak politika eta prozedura oso tradizionalak darabiltza, zuzendaritza-taldeak ez dira batere askotarikoak, ez eta tokikoak ere, eta emakume gutxi dituzte.

Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek asko eskertu du “parte-hartzaileek azterketa egiteko orduan emandako laguntza”, eta adierazi du asmo osoa izan behar dugula “erakundeetako barne-kulturan eta dibertsitatearen onarpenean benetako aldaketa sakona eragiten hasteko; horretarako, nahitaezkoa da erakundeen esparruan eta haien kulturan esku hartzen duten eragile guztien parte-hartzea”.

>> Ikus “Talentuaren eta Dibertsitatearen Kudeaketa: Lidergo Profil Berriak” txostena <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×