Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaiak talentua erakartzeko programa mantenduko du, Euskaditik kanpo lan egiten duten profesional kualifikatuak erakartzeko

2023/02/13

  • Programak kontratatutako pertsonaren urteko soldata finko gordinaren %40rainoko laguntzak jasotzen ditu, 30.000 euroko gehieneko diru-laguntzarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 2023an mantenduko du 2021ean abian jarri zuen talentua erakartzeko programa, Euskaditik kanpo bizi eta lan egiten duten profesionalak erakartzen jarraitzeko.

Programaren helburua da lanbide-esperientzia handia duten goi-mailako prestakuntzadun pertsonen kontratazioa sustatzea, Bizkaiko enpresekin lankidetzan, horiek merkatuan duten lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntzaren zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako kontratuak edo kontratazio-proposamen irmoak jasotako urteko soldata finko gordinaren %20 izango da 2023. urtean eta %20 2024an. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro izango da, guztira.

Kontratatutako profesionalek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Unibertsitateko gradu-titulua edo lizentziatura edukitzea.
  • Lanaldi osoko edo partzialeko lan-kontratu bat edukitzea, lan-harremana enpresa eskatzailearekin 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi bada; nolanahi ere, 2023ko irailaren 29an kontratuak mugagabea izan beharko du.
  • Lan kontratua ez izanez gero, kontratazio-proposamen irmoa edukitzea, erakunde eskatzaileak eta kontratatuko den pertsonak sinatuta. Edonola ere, lan-kontratu mugagabeak 2023ko irailaren 29rako formalizatuta egon behar da.
  • Formalizatutako lan-kontratuak edo kontratazio mugagabeko proposamen irmoak urtean gutxienez 45.000 euroko ordainsari gordina izan behar du.
  • Kontratatuko den jardueraren eremuan gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.
  • Beren lanbide-jarduera EAEtik kanpo egin izana, gutxienez 36 hilabetez, kontratazioaren dataren aurreko 48 hilabeteetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko martxoak 1 – 2023ko irailak 15

Talentua erakartzeko programa 2023

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×