Bizkaia Talent

Albisteak

Zabalik da goi-mailako talentua Bizkaira erakartzeko programaren epea

  • “Talentua Erakartzeko Programa 2024”-k kontratatutako pertsonaren soldataren %40rainoko laguntzak jasotzen ditu, 30.000 euroko gehieneko diru-laguntzarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 28,5 milioi euro erabiliko ditu 2024an Bizkaiko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, bederatzi laguntza-programen bidez.

Talentuari dagokionez, talentu erakartzeko programari eutsi zaio. Duela hiru urte jarri zen abian, eta 400.000 euroko zuzkidura du. Horren helburua da Euskaditik kanpo bizi eta lan egiten duten goi-mailako pertsonen kontratazioa sustatzea, beren ibilbide profesionala Bizkaian garatzen jarrai dezaten.

Laguntzaren zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako kontratuak edo kontratazio-proposamen irmoak jasotako urteko soldata finko gordinaren %20 izango da 2024. urtean eta %20 2025ean. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro izango da, guztira.

Kontratatutako profesionalek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Unibertsitateko gradu-titulua edo lizentziatura edukitzea.
  • Lanaldi osoko edo partzialeko lan-kontratu bat edukitzea, lan-harremana enpresa eskatzailearekin 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi bada; nolanahi ere, 2024ko irailaren 30ean kontratuak mugagabea izan beharko du.
  • Lan kontratua ez izanez gero, kontratazio mugagabearen proposamen irmoa edukitzea, erakunde eskatzaileak eta kontratatuko den pertsonak sinatuta. Edonola ere, lan-kontratu mugagabea 2024ko irailaren 30erako formalizatuta egon behar da.
  • Formalizatutako lan-kontratuak edo kontratazio mugagabeko proposamen irmoak urtean gutxienez 40.000 euroko ordainsari gordina izan behar du.
  • Kontratatuko den jardueraren eremuan gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.
  • Beren lanbide-jarduera EAEtik kanpo egin izana, gutxienez 36 hilabetez, kontratazioaren dataren aurreko 48 hilabeteetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko apirilak 8 – 2024ko irailak 13

Talentua Erakartzeko Programa 2024

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×