Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek zilarrezko ekonomia programaren 2023-2024 deialdia ireki du goi-mailako prestakuntzadun pertsonentzat

2023/03/06

  • Programak espezializazio-masterrak finantzatuko ditu zati batez.
  • Onuradun bakoitzak jasoko duen banakako zenbatekoa egin beharreko masterraren matrikularen zenbatekoaren %50ekoa izango da; eta gehieneko muga, 6.000 €-koa.

Bizkaia Talentek Zilarrezko Ekonomiarako 2023-2024 Bizkaia Programaren deialdia ireki du, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten.

Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen.

Ekimen honen bidez, Bizkaia Talentek garapen bidean dagoen zilarrezko ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukerak suspertzea dauka helburu, adinekoen bizi-kalitatean eragina, eragin ekonomikoa eta eragin soziala sortzeko.

Onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean unibertsitate batek Bizkaian zilarrezko ekonomiaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
  • Eskabideak aurkezteko epemuga: 2023ko urriaren 30a.
  • Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus

Programaren oinarriak

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×