Bizkaia Talent

Albisteak

50 beka Euskadiko Gazte Enplegurako Programan

“la Caixa” Gizarte Ekintzak, Bizkaiko Enpresen Konfederazioak (CEBEK) eta Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, “Euskadiko Gazte Enplegurako Programa” gauzatzeko 50 beka emango dituzte.

Programa horren bidez, Deustuko Unibertsitatean 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan graduko ikasketak bukatu dituzten pertsonek CEBEKen kide diren enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute, prestaketan zehar ikasitakoa beren kualifikazio profesionaleko zereginak eginez garatzeko. Enpresek eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 22tik urriaren 22ra izango da.

Gazteentzako enpleguaren Euskadiko Programa

DEIALDIAREN ARAUAK

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (cebek), LA CAIXAren Obra Social Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapeneko Sailaren lankidetzaz, 50 bekarako deialdia egin dute, CEBEKi lotutako Bizkaiko enpresetan prestakuntzako praktiken programa bat egiteko.

HELBURUA

2012/2013 ikasturtean edo 2013/2014 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean egindako graduetan titulua eskuratu duten pertsonei enpresetan praktikak egiteko aukera ematea, prestakuntzan beteko duten lanerako eskuratu dituzten jakintzetan sakontzeko.

Praktikak egitean ez da lan harremanik egongo enpresarekin, eta, ondorioz, beka hitzarmen baten bidez gauzatuko da.

BEKADUNEN BETEKIZUNAK

  • CAIXABank-en kontu bateko titularra izatea.
  • Deustuko Unibertsitatean 2012/2013 ikasturtean edo 2013/2014 ikasturtean egindako graduko titulazio bat izatea.
  • 18 eta 30 urte bitartekoa izatea.
  • Lanbiden izena emanda egotea, enplegu eskatzaile gisa.
  • Bizkaian egoitza izatea.
  • Unibertsitate titulazio beraren bidez enpresetan beste beka programa batean parte hartu ez izana, derrigorrezko curriculumeko praktikak kenduta.
  • Aurretik zure unibertsitate titulazioaren arloan lan harremana eduki ez izana.

BEKA KOPURUA: 50 BEKA

PROGRAMAREN IRAUPENA
6 hilabete: 2014ko azaroaren 17etik 2015eko maiatzaren 15ra
Bekadunek, enpresa tutoreetan prestakuntza praktikoa egiteaz gainera, 100 orduko prestakuntza teorikoa egingo dute, modalitate mistoan –presentziala eta onlinekoa–, programa amaierako proiektu bat barne.

BEKAREN ZUZKIDURA

Ekonomia zuzkidura 3.000 euro gordin izango da, dagokiona kenduta, eta zazpi hilekotan banatuko da, bekan alta ematen den egun natural kopuruarekin proportzioan. Kopuru hori CEBEKek ordainduko du, enpresaria den aldetik, kontu irekian, bekadunaren izenean, CAIXAbanken.
CEBEKek hilero kenduko du indarrean dagoen araudiak ezarritako zenbatekoa (6,09 €, gertakizun arruntei dagokien Gizarte Segurantzako kotizaziorako, eta % 2 PFEZagatik).

GASTUAK ETA DIETAK

Esleitutako enpresara egin beharreko joan-etorriengatiko edo praktikaren helburu den jarduerarengatiko gastuak eta dietak enpresak konpentsatu ahalko ditu, enpresak gai horren inguruan dituen erabilera eta ohituren arabera.

BEKA HUTSALTZEA

Beka – enpresako praktika hutsaltzeko motibo izango dira hauek:

  • Arau hauetan jasotako betekizunak ez betetzea.
  • Enpresak tutorearen betekizunak ez betetzea eta prestakuntza bekaren helburua bete ahal izateko zereginak/jarduerak ez esleitzea. Enpresak bere betekizunak bete ezean, bekadunak CEBEKi jakinarazi beharko dio, hainbat azkarren.
  • Bekaduna, justifikaziorik gabe, 3 egunetik gora ez agertzea, prestakuntza ikastaroak barne, praktika osoan zehar. Nolanahi ere, agertzen ez den bakoitzean beti justifikatu beharko du agertu ez izana. Ez agertzeko motiboa zerbitzu medikoek aitortzen duten aldi baterako ezintasuna bada, beka hutsalduko da, 29 egun baino gehiagoz agertu ezean.
  • Beka aldi baterako ezintasunagatik hutsaltzen bada, bekadunak lehentasuna izango du beste beka bat emateko hurrengo beka programan, baldin eta programaren % 50 baino gehiago egin ez bada eta beka emateko unean beka jasotzeko beharrezko betekizun guztiak betetzen baditu.

BEKADUNEK IZENA EMATEKO ESKAERAK
Bekadunek izena emateko epea: 2014ko irailaren 23tik urriaren 23era.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Izena online emateko inprimakia
  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Unibertsitate tituluaren fotokopia.
  • DARDE (Lanbideko alta agiria)
  • Curriculum Vitae

Eskaerak beteta bidaliko dira posta elektronikoz DeustoAlumniren bulegora: alumni_empleo@deusto.es; Edo posta arruntez: Erref.: Gazteentzako Enpleguaren Euskadiko Programa/Deustuko Unibertsitatea – DeustoAlumni
Unibertsitate etorbidea, 24/48007 Bilbao

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×