Bizkaia Talent

Albisteak

MC-Biscay Boot Camp programa hasi da, Bostongo Mass Challenge azeleragailuko programetan parte hartu ahal izango duten hamar startup prestatzeko

Aldundiak eta Mass Challengek, munduko enpresen azeleragailu handienak, behar besteko hitzarmena sinatu dute, Bizkaiko sustatzaileak eta startupak berrikuntza-ekosistema globaleko merkatu, sare eta inbertsiogileekin lotu ahal izateko. Hori dela eta, MC-Biscay Boot Camp programa jarri da abian. Programa horren bidez, hamar startup prestatuko dira, lau egunetan Bostongo azeleragailuko programetan parte hartu dezaten.

Aste horretan trebatzeko egindako kanpalekuaren amaieran, gutxienez hiru talde/startup onenak zuzenean igaroko dira finalerdietara. Beraz, erakunde horiek 2016ko Mass Challengeko parte-hartzaileak izatetik hurbilago egongo dira, eta, horren ondorioz, finalistak ere izango dira.

Abenduaren 9an, MC-Biscay Boot Campen izena emateko epea ireki zen, eta 2016ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Otsailaren 3an, finalerdietara joango diren 20 erakundeen izenak argitaratuko dira, eta, otsailaren 8ko astean bertan, guzti-guztiei finalera iristeko ebaluazioa egingo zaie Bilbon.

Martxoaren 6tik 11ra BOOT Campen parte hartuko duten 10 finalisten izenak, ordea, otsailaren 12an argitaratuko dira.

 

Bertan parte hartzeko, zenbait eskakizun bete beharko dira:

  • Gutxienez erakundeko sortzaileetako bat bizi beharko da Euskadin.
  • Sektore guztietako startupak aurkeztu ahal izango dira, eta ez dira AEBko merkatura begira egon beharko.
  • Programako eta aplikazioko hizkuntza ofiziala ingelesa izango da.
  • Aurkezten den erakundea hasierako fasean egon beharko da, hau da, enpresaren balioa 500.000 dolarretik beherakoa izan beharko da; eta urteko diru-sarrerak, milioi bat dolarretik beherakoak.

 

MC-Biscay Boot Camperako datak:

2016ko MC-Biscay Boot Camp programan izena emateko epearen hasiera 2015eko abenduaren 9a
Izena emateko azken eguna          2016ko urtarrilaren 19a
20 finalerdikoen argitalpena 2016ko otsailaren 3a
Finalerdietan Bilbon egingo den ebaluazioa 2016ko otsailaren 8ko astea
10 finalisten argitalpena 2016ko otsailaren 12a
Bostongo Boot Camp astebeteko programa     Martxoaren 6tik 11ra

 

Informazio gehiago: http://masschallenge.org/programs/bridge/biscay-bootcamp

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×