Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

EURAXESSek ikertzaileentzako Rebeca mentoring-programa 2020-2021erako deialdia abiatu du

2020/11/05

  • Programak 6 hilabete iraungo du, eta doktoretu aurreko ikertzaile gazteentzat zein doktoratu berri daudenentzat da

Ikertzaileen lan-ibilbideak aldakorrak eta askotarikoak dira, eta haien gaitasun eta trebetasunak oso baliagarriak hainbat lanpostu eta sektoretan. Alabaina, ikertzaile gazteek beti ez dituzte izaten aukera horiek baliatu ahal izateko informazioa eta harremanak.

Hori dela eta, REBECA (Research Beyond Academia Mentoring Programme) programaren xedea da zientzialari gazteei akademiaz harago dituzten lan-aukeren gainean hausnartzen laguntzea. 6 hilabetez, 50 ikertzaile gazte inguru eta industria, administrazio edo hirugarren sektoreko beste horrenbeste mentore ―zientziarekin, ingeniaritzekin, matematikekin, gizarte-zientziekin edo humanitateekin loturiko profila dutenak― bikotetan jarriko ditu. Ikertzaile horien % 20ra bitartean atzerrian biziko dira eskaera egiteko unean. Bikote bakoitza gutxienez 6 aldiz bilduko da, birtualki, elkar ezagutzeko eta ikertzaileen jomuga profesionalei nahiz horietara bideratzeko erari buruz hausnartzeko. FECYTek, edukiak helarazteaz gain, bilerak oparoak izateko laguntza emango die.

Programa lau fasetan banatuko da:
Eskaera-fasea (2020ko azaroa-abendua)
• Mentoreak ezagutu eta hautatu.
• Deialdi publikoa parte hartzeko interesa duten ikertzaileentzat.
Abiatze-fasea (2021eko urtarrila-otsaila)
• Mentore-ikertzaile bikoteak osatuko dira, programan dituzten interesen arabera.
• Prestaketa: mentore eta ikertzaileentzako prestakuntza-saioak, mentoresgo-fasea errazteko.
Mentoresgo-fasea (2021eko otsaila-uztaila)
• Bikoteak hilean behin bilduko dira, birtualki.
• Ikertzaileek, gainera, online prestakuntza jasoko dute (gehienez 4-6 ordu).
Ebaluazio-fasea (2021eko urria-azaroa)
• EURAXESSek programaren eraginaren ebaluazioa egingo du.

Informazio gehiago eta eskabideak: Rebeca 2020-2021

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×