Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek eta Bilbao BBK Talentek ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko profesionalentzako eta haien familientzako jarduera antolatu dute Athletic Taldearen filosofia ezagutzeko eta partekatzeko

Martxoaren 12an, larunbata, Albania, Txina, Korea, Egipto, India, Iran, Italia, Txekiar Errepublika eta Zimbaueko ikertzaile eta profesional prestatu-prestatuen nazioarteko talde batek eta haien senideek Bilboko Athletic Taldearen garapenerako funtsezkoak bezain esanguratsuak diren instalazioak bisitatu zituzten.

Batetik, Lezamako kirol-instalazioak ezagutu zituzten haurren entrenatzailea den Iñaki González Abadíaren eskutik. Bertan, hain zuzen ere, talde guztiek entrenatzen dute egunero, hau da, haurren kategorietako taldeetatik hasita lehen mailako Athletic talderaino. González Abadíak bisitariei azaldu zien zein diren Athleticen filosofiak bertako jokalarien bidez gizarteari igortzen dizkion balioak.

Bestetik, Derion kokatutako “Mañarikua” egoitza ezagutzeko aukera ere izan zuten ikertzaileek, bertako arduradunetako baten eskutik. Bertan, Bizkaitik kanpokoak diren jokalariak bizi eta ikasi egiten dute, futbolari profesionalak izateko prestatzen diren bitartean. Izan ere, uneak partekatu ahal izan zituzten Athleticeko emakumeen taldeko Eunate Arraiza jokalariarekin, igandeko partida jokatzeko Zaragozarantz abiatu baino lehen.

Nazioarteko profesional horiek honako euskal erakundeetan ari dira lanean; esate baterako, TECNALIA Zentro Teknologikoa, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, BC3 – Basque Centre for Climate Change, CIC bioGUNE, EGA Master, S.A. eta Deustuko Unibertsitatea.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×