Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek karrera ikertzaileari buruzko Europako Batzordearen biltzarrean parte hartu du, Bruselan

  • Hizlari aditu gisa parte hartu du talentu ikertzailearen zirkulazioari eskainitako saio batean.

Ikertzaileek Europako etorkizunaren eraketan duten funtsezko zeregina kontuan hartuta, Europako Batzordea (EB) bere ahaleginak bizkortzen ari da, Europako Ikerketa Eremuaren (ERA) politika berriaren esparruan, ikerketa-karrerak erakargarriak, atsegingarriak eta egonkorrak izan daitezen.

Hain zuzen ere, joan den azaroaren 21ean eta 22an, Bizkaia Talent EBk Bruselan antolatutako Conference on Research Careers 2023 biltzar garrantzitsuan izan zen. Ikerketan eta berrikuntzan ardaztutako bilkuran, gaur egun Kontinente Zahar osoan ikerketa-karreren erakargarritasuna zailtzen duen egonkortasun profesionalik eza jorratu zen, adituek, arduradun politikoek, prestatzaileek eta ikertzaileek beren esperientziak partekatuz eta etorkizunari buruz hausnartuz.

Carmen Méndez de Castrok, euskal elkartearen Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak, talentu ikertzailearen zirkulazioaren gaineko saio batean parte hartu zuen, konferentziaren lehen egunean, non hainbat adibide azaldu zituen Bizkaia Talentek, EURAXESS sareko kide gisa, unibertsitate, ikerketa-zentro, start-up eta nazioarteko ikertzaileei aholkularitza emateko orduan eskaintzen duen balio erantsia nabarmentzeko. Horrez gain, profesional horiei lurreratze-prozesuan laguntzearen garrantzia azpimarratu zuen, alegia, gizarte-topaketen bidez beren harreman pertsonalak bultzatzen eta haien bikotekideei harrera egiten ari zaien gizartean ondo integratzen laguntzearena.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×