Bizkaia Talent

Albisteak

Ikerbasquek Research Fellows programaren deialdi berri bat ireki du doktoratu ondoko 20 ikertzaile kontratatzeko

  • Eskaerak egiteko deialdia martxoaren 15era arte egongo da zabalik.

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako deialdia zabaldu du 20 plazarekin. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak bere ikerketa garatuko duen erakunde hartzaileak finantzatzen dituzte.

Bost urteko kontratu horiek etorkizun handiko zientzialari gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusi izateko eta ikerketa independenterantz eboluzionatzeko aukera eskaintzen dute.

Hautatutako pertsonek gai izan beharko dute zientzia-lider bihurtzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko. Bestalde, Ikerbasquek epe luzerako ikerketa-karrera eskaintzeko konpromisoa hartu du: kontratuaren bosgarren urtean ikertzaileak ebaluatu egingo dira eta etengabeko posizioa lortu ahal izango dute.

Eskatzaileek doktoretza 2013ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egina izan beharko dute. Emakumeen eskaerak bereziki ongi etorriak izango dira; hautagarritasun-aldia luzatu ahal izango da amatasuna bezalako egoera berezien aurrean.

Orain arte, Ikerbasque fundazioak deialdi honen bidez 15 nazionalitatetako 106 ikertzaile kontratatu ditu; horietatik 55 gizonezkoak dira eta 51 emakumezkoak.

Research Fellows 2024

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×