Bizkaia Talent

Albisteak

MUNCHENEN egindako hamargarren Be Basque Talent Conferenceren erabateko arrakasta

  • 135 profesional baino gehiagok eta hogeita hamar bat euskal erakundek nazioarteko topaketa honetan parte hartu dute
  • 600 elkarrizketa baino gehiago egin dira Alemaniako goi-prestakuntzadun profesionalen eta euskal enpresen artean

Joan den larunbatean, Munchengo Nemetschek Negozio Zentroan egin zen Be Basque Talent Conferenceren hamargarren edizioa. Topaketa bera Bizkaia Talentek antolatu zuen, enpresak zein erakundeak Alemanian bizi diren goi-prestakuntzadun euskal profesionalekin harremanetan jartzeko. Horrela, sektore estrategikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoera ezagutu ahal izan zuten zuzenean, baita lan-ibilbiderako aukerak ere, emigratutako profesionalek itzuli edota gure herrialdean garatutako proiektuekin lotunea izan nahi badute.

Ekitaldian, honako sektore hauetan lan egiten duten 135 euskal profesionalek parte hartu zuten: automobilgintza, aeronautika, makina erreminta eta ingeniaritzako zerbitzuak. Era berean, hogeitik gora enpresak ere parte hartu zuten bertan; esate baterako, ABB Niessen, Acicae, Ampo, Batz, Beaz, CAF, CIE Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Etxe-Tar, Fagor Arrasate, Gestamp, Ibarmia, ieTeam, IK 4, Loramendi, Maier, Matrici, Corporación Mondragón, Nem Solutions, SPRI, Tecnalia, Ulma, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Velatia.

Erakunde horien informazio-saioak ez ezik, larunbatean bertan eztabaidak, workshopak eta goi-prestakuntzadun profesionalen zein euskal enpresen arteko 600 elkarrizketa baino gehiago ere garatu ziren.

Bizkaia Talentek, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta erakundeko gainerako bazkideen babespean, funtsezko zeregina dauka behar besteko baldintzak sortzeko orduan, enpresen, unibertsitateen zein erakundeen eta goi-prestakuntzadun profesionalen arteko lotuneak ezarri daitezen.

Hartara, talentua eta ekoizpen-sarea harremanetan jartzeko lehenengo ekitaldietakoa orain dela bederatzi urte egin zen, “inork krisiari buruz hitz egiten ez zuenean, baina profesionalen gabeziari buruz berba egiten zuenean. Hain zuzen ere, lehenengo ekitaldietakoa izan zen, eta, gero, Europa osoan zabaldu da, eta, batez ere, Estatu Batuetan ere bai”, azaldu zuen Bizkaiko Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako foru-diputatua den Imanol Pradalesek, hasiera-ekitaldian.

Be Basque Talent Network

Bizkaia Talent Be Basque Talent Network sendotzen ari da, talentua eta ekoizpen-sarea lotzen dituzten sareak sortzeko. Gaur egun, Euskadiko errealitate sozial eta ekonomikoarekin lotuta dauden edo egon nahi duten goi-prestakuntzadun profesionalen sare handiena da, eta ehun bat herrialdetako 9.000tik gora lagun eta 280 euskal erakunde baino gehiago dira bertako kideak. Ekimen horrek egiturazko bi erronkari aurre egitea dauka helburu: batetik, gaur egun premiak dituen ekoizpen-sarean sartu beharra dago talentua; eta, bestetik, demografiari dagokionez, lan-merkatutik irteten diren laguntzen kopurua laneratzen direnena baino handiagoa da. Hurrengo urteetan, egoera hori areagotu egingo denez, talentua erakarri, eutsi eta inplikatu egin beharra dago.

Bestetik, Bizkaia Talenteko zuzendaria den Ivan Jimenezek adierazi duenez, “Munchenen bera nazioarteko talentua erakartzeko polo nagusietakoa da, eta bertan egindako topaketa Be Basque Talent Network sendotzeko egindako ahaleginen barruan dago kokatuta”. Izan be, bere esanetan, “aurton, zenbait topaketa egin dira euskal profesionalekin talentua metatu eta berrikuntzaren arloan erreferenteak diren hirietan; esate baterako, larunbatean Bavariako hiriburuan egindakoa, baita Londresen, Zurichen edo Dublinen egindakoak ere bai”.


Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×