Bizkaia Talent

Albisteak

Ikus-entzunezkoen euskal sektoreak %2 egingo du gora aurten

Ikus-entzunezkoen euskal sektorearen fakturazioak %2ko hazkundea erregistratuko du eta aurten, %1era arte motelduko du enpleguaren jaitsiera, beti ere arloko enpresa-elkarteak, Eiken-ek, darabiltzan iragarpenen arabera.

Berriki ospatu zen elkartearen batzar nagusian zabaldutako aurreikuspenak, entitatearen arabera, egungo egoerari sektoreko enpresek eskainitako erantzunean oinarritzen dira.

Ikus-entzunezko sektoreko enpresen diru sarrerek %1 egin zuten gora iragan urtean, 2013 urtearekin alderatuta; denbora tarte berean, aldiz, Eiken-en arabera, %19 behera egin zuen enpleguak.

Nazioarteko krisiaren eragin negatiboari aurre egin nahian, sektoreko enpresek ekintza-lerro berriak sortu, eskaintza egokitu, aliantzak bilatu eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin dute.

Biltzarrean, arlo digitalera egokitu beharraren garrantzia nabarmendu zen. “Lehiakortasuna ahalbidetzeko, ekosistema digitalaren errealitateak, klusterra egoerari egokitu beharrera bultzatzen die, bai enpresei bai ikus-entzunezkoak elementu komuna duten sektoreei ere”, esan zuen Eiken-eko presidente Juan Mari Gurrutxagak .

Elkartea segmentu digitalaren aldeko apustuaren prozesuan buru belarri dabil, komunikazio eta eduki digitalen arloari dagozkion zenbait konpainia gehituta.

Eiken-eko bazkideek ikus-entzunezkoen balio kate osoa osatzen dute, edukien sormenetik, banatze eta erakusketa prozesutik igaro eta ohiko inguruetan edo digitaletan aplikatzeko teknologia berrien erabilpenera arte.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×