Bizkaia Talent

Albisteak

Goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko 80 profesionalek baino gehiagok Relocation and Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren urte-amaierako festa ospatu dute

  • Bilboko BBK Talent Home-k eta Donostiako Tabakaleran elkartu ziren 23 herrialdetatik etorritako profesionalak

Joan den abenduaren 13an eta 14an, Bizkaia Talentek eta Gipuzkoa Talentek urte-amaierako festa bana ospatu zuten nazioarteko komunitatearekin batera, Relocation and Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren baitan. Horrela, zerbitzuaren funtsa indartu zuten: mundu osotik Euskadira etorritako pertsonen gizarteratze soziokulturala.

Bilboko BBK Talent Home-k eta Donostiako Tabakalerak goi-mailako prestakuntzadun 80 ikertzaile eta profesional hartu zituzten, bai eta haien senideak ere, zeinak herrialde hauetatik etorri diren: Albania, Alemania, Txina, Kolonbia, Korea, Egipto, Estatu Batuak, Filipinak, Frantzia, Italia, India, Iran, Japonia, Mexiko, Peru, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Serbia, Venezuela, Ukraina , Zimbabwe eta Espainiako estatua.

Profesionalek itzal handiko erakunde hauetan garatzen dute beren lan-ibilbidea: AVS, BCBL, BC3, BCAM, BCMaterials, Biofisika – Basque Centre for Biophysics, CAF, Deustuko Unibertsitatea, CIC bioGUNE, GKN, IDOM, Ikerbasque, Ikor, Nem Solutions, Polymat, SENER, Tecnalia, UPV/EHU eta Vicomtech, besteak beste.

Aurreko edizioetako tradizioari jarraiki, lehiaketa gastronomikoa egin zen, haien jatorrizko herrialdeetako plateren artean, eta profesionalek eta beren senideek euskal Gabonetako ohitura bitxienak ezagutu zituzten, besteren artean. Finean, ederki pasatu zuten nork bere esperientzien berri ematen eta beste kultura batzuk ezagutzen, giro epel eta gertukoan.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×