Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek laguntzen programarako 80 eskabide jaso ditu epea amaitu denean

Bizkaia:talent-ek ikerketarako eskaintzen dituen 900.000 euroko laguntzak eskatzeko epea itxi du. Aurtengo edizioan, zenbait jakintza-arlotako laurogei eskaera jaso dira: Gizarte eta Giza Zientziak, Enpresa eta Ekonomia, Zuzenbidea, Fisika eta Kimika, Matematikak, Biozientziak, Farmazia eta Osasuna, Ingeniaritza, Elikadura, Ingurumena eta Baliabide Naturalak, Ingeniaritza, Gizarte eta Giza Zientziak, Informatika eta Teknologia Berriak. Gaur egun, jasotako eskabide guztiak ebaluatzen ari da elkartea.

2015erako Diru-laguntzen Programak esperientzia zabala duten eta ikerketa proiektua ikerketaren alor estrategikoetan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan errotutako ikerketa elkarte batzuekin batera gauzatzen ari diren ikertzaileen ibilbide profesionala babestea, lotzea, prestatzea eta hobetzea du helburu.

Enpresei, unibertsitateei, elkarteei eta fundazioei emango zaizkie laguntzok, helbide soziala edo laneko zentroren bat Bizkaian baldin badute. Hiru motako laguntzak emango dira:

  • Lehenengoan laguntza emango da ikertzaile esperientziadunak Bizkaian integratu daitezen. Modalitate horretan % 100eraino finantzatuko da ikertzailearen urteko soldata gordina, ikertzailearen eta bera kontratatzen duen erakundearen arteko lan harremanek dirauten lehenengo hiru urteetan.
  • Bigarren modalitatearen helburua da esperientzia handiko ikertzaileen arteko epe labur eta ertaineko elkarlana bultzatzea, Bizkaiko erakundeekin lankidetzan jardun dezaten Bizkaiko ikerketa proiektu berritzaileen garapenean. Ikertzailearen ordainsaria erabat edo zati batean finantzatuko da, gehienez 61.000 euro eta gehienez bi urteko aldian.
  • Hirugarren modalitatean ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza babestu nahi dira, bidea emanez beren ibilbidea Bizkaian gara dadin, ikerketa proiektuak garatuz nazioarteko erakunde ospetsuetan. Horrela ikertzaileek hobetu egingo dituzte euren gaitasunak eta trebetasunak eta, aldi hori igarotakoan, Bizkaira itzuliko dira. Gaur ireki den deialdiak ezartzen dituen diru-laguntzekin ikertzailearen mugikortasun osoa edo zati bat eta/edo lekualdaketen gastuak eta bere mantenimendua ordainduko dira.

Europako Batzordeak kofinantzatutako diru-laguntzan ematen diren laugarren aldia da hau. Erakunde horrek bizkaia:talent proiektua hautatu zuen gure kontinenteko erreferente modura. Beste 50 proiektu ere hautatu zituen, babesteko eta lankidetzan aritzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×