Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talent, lurraldeko talentuaren kudeaketan bere “bikaintasunagatik” nazioartean aitortua

2021/04/13

  • South East Star argitalpen britainiarrak Bizkaian giza kapitala sustatzeko eta indartzeko egiten duen lan bikainagatik eman dio saria euskal elkarteari

Bizkaia Talentek Award of Excellence 2021 saria jaso du South East Star argitalpen britainiarraren eskutik, lurraldeko talentuaren kudeaketan egiten duen “lan bikainagatik”. Hala, dagoeneko hiru erakundek aintzatetsi dute Bizkaia Talent lurraldean betetzen ari den eginkizuna, 2005. urtean abian jarri zenetik. Izan ere, 2020an, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkarteak bi sari jaso zituen: Place Marketing Award eta Small Business Award.

South East Star argitalpen independentea, Londresen kokatua eta E2 media taldekoa, hilero argitaratzen da, eta, urtero, Bikaintasunaren Saria ematen die norberaren arloan nolabait nabarmendu diren erakundeei.

Saridunen izenak argitaratu ondoren, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzailea “zoriontsu” agertu zen aitorpenarekin, eta honako hau nabarmendu zuen. “Sariak berretsi digu ederto gauzatzen ari garela Be Basque estrategiaren aldeko gure apustua, alegia, gure lurraldea Europan gorantz egiten ari diren talentuak erakartzeko zentroetako bat bilakatzea”.

SOUTH EAST STAR – AWARD OF EXCELLENCE 2021

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×