Bizkaia Talent

Albisteak

“EURAXESS Sarearen 10 urteko arrakasta. Orain, zer?”

Esparru horretan, abenduaren 17an “EURAXESS Sarearen 10 urteko arrakasta. Orain, zer?” nazioarteko ekitaldia egin zen Atenasen, eta nazio-mailako zein Europako erakunde hauetako 70 lagunek parte hartu zuten bertan: ikerketa-erakundeak, instituzio akademikoak, sektore industrialeko ordezkariak, ikerketa finantzatzeko erakundeak, diaspora greziarreko erakundeak, enbaxadak, komunikabideak, ministerioak eta ikertzaileen elkarteak (Marie Curie Fellows Association-GR, VoR eta Greziako Ikertzaileen Elkartea).

Ekitaldiak EURAXESS Sareko kideen jakintza eta esperientzia zabaltzea eta EURAXESSeko kideak, ikertzaileak eta interes-talde nagusiak elkartzen dituen plataforma eskaintzea zuen helburu. Hartara, behar besteko ideiak sortu zitezkeen, EURAXESSS atariak zein zerbitzuak hobetzeko eta, HORIZON 2020ren araberako Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuen mesedetan, ikertzaileentzako lan-merkatu ireki bezain gardena lortzeko. Elkarreraginezko ekitaldia izan zen, eta euren esperientziak partekatzeko eta aldian-aldian iruzkinak egiteko eskatu zitzaien ordezkariei.

Ekitaldia honako jarduera hauen inguruan egituratu zen:

• Orain arteko lorpenen aurkezpena.
• Jarduera egokien aurkezpena.
• EURAXESS zerbitzuen kalitate onari buruzko lekukotasunen aurkezpena.
• Interes-talde nagusien eta EURAXESSeko jendearen arteko mahai-ingurua.
• Ikus-entzuleen eta mahai-inguruko parte-hartzaileen arteko eztabaida.
• Zerbitzu berriei eta interes-talde nagusiei buruzko iradokizun garrantzitsuenen bilketa.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×