Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Challenge programako parte-hartzaileak Cambridgen izan dira, egitasmoaren azken txanpan

  • Talentu gazteek prozesuaren nazioarteko ibilbidearen baitan bisitatu zuten Cambridge, beren prestakuntza-planarekin aurrera eta Euskadiko bost erakunderen erronkei irtenbidea topatzeko lanean jarraitzen dutelarik

Maiatzeko hirugarren astean, Talentia Challenge programaren hirugarren edizioko parte-hartzaileek ikaskuntzarako aurreikusitako bi nazioarteko egonaldietako bigarrena egin zuten. Martxoan, Berlinen izan ziren; oraingoan, berriz, Cambridge unibertsitate-hirian, non aurreko edizioetako egonaldiak oso arrakastatsuak izan ziren.

Bost taldeetako talentu gazteek hainbat pitching-masterclass jaso zituzten hiri britainiarreko teknologia- eta berrikuntza-parkean. Horrez gain, bestelako dinamikak egin zituzten beren erronkei heltzeko. Prestakuntza horrek izugarri lagunduko die joan den otsailetik haiekin lanean ari diren erakundeei egingo dizkieten aurkezpenetan, ekainean.

Era berean, Be Basque Talent Network sareko kideekin hitz egiteko parada izan zuten, egun beren lan-ibilbidea unibertsitate prestigiotsu horretan garatzen ari direnekin, hain zuzen, eta, hala, norbere esperientzien eta kezken berri eman zioten elkarri.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×