Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko hiru unibertsitateetako talentu gazteek Talentia programetako diplomak jaso dituzte

  • Talentia, Profesionaltasunerako Trebetasunak eta Be Basque Ambassadors programetako 217 gazte Talentia Sareko kide bihurtu dira

Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatu Imanol Pradales izan da mahaiburu Talentia programetako diplomak banatzeko ekitaldian, Deustuko Unibertsitateko auditoriumean, lagun hauek ondoan izan dituelarik: Víctor Urcelay (Deustuko Unibertsitatea), Patxi Juaristi (EHU), Jon Altuna (Mondragon Unibertsitatea), Idoia Postigo (Bilbao Metropoli 30), Mª Pilar González Marcos (Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa), José Tesán Alonso (Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa) eta Araceli Cámara (Ekonomisten Elkargoa).

Deustuko Unibertsitatean Alumniren zuzendari den Jesús Riañok ongi etorria eman ostean, foru-diputatuak Talentia zerbitzua bere programen bidez izaten ari den ibilbide luze eta arrakastatsua balioetsi du, puntako 1.500 profesionalek baino gehiagok eraturiko sarea osatzen laguntzen duela iritzita: “Mundu globalean, eta gurearen moduko herrialde txiki batean, babes-sareak izatea funtsezkoa da. Gaurtik aurrera, Talentia Sareko kideak izango zarete, orain ez ezik etorkizunean ere aparteko ahalmen eta gaitasuna duen sare honetakoak”.

Programa berri bat jada finkatuen artean
Aurten, Be Basque Ambassadors programa batu zaie dagoeneko finkatuta dauden Talentia eta Profesionaltasunerako Trebetasunak programei. Talentiak potentzial handieneko ikasleei lan-merkatuan txertatzen eta beren lan-ibilbidea garatzen egokiro egiten laguntzen die, eta Profesionaltasunerako Trebetasunak programaren bidez lan-merkatuan eskatzen diren zeharkako trebetasunak garatzen dituzte.

Be Basque Ambassadors berriak, berriz, nazioarteko ikasleei eta ikasle ohiei gure herrialdeko jendartean eta lan-merkatuan txertatzen lagunduko die, eta xede du, halaber, euren lan-ibilbidea munduko beste leku batean jarraituz gero Euskadiko enbaxadoreak izatea, horrela betiko euts diezaioten gure herrialdeko kide direlako eta maite dutelako sentipenari, zeina ezin hobeto datorren bat Bizkaia Talenten “Be Basque” estrategiarekin.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×