Bizkaia Talent

Albisteak

Aurten, hiru euskal unibertsitateetako Bizkaiko 265 ikaslek parte hartuko dute Talentia Programaren zazpigarren edizioan  

  • Unibertsitateko ikasketetako azken mailako Bizkaiko ikasleak dira, eta espediente akademiko onena dute, baita fakultateek zehaztutako beste trebetasun batzuk ere

Aurten ere, zazpigarren urtez, bizkaia talenteko Talentia programa aitzindaria jarriko da abian. Ekimen hori, hain zuzen ere, jarduera egokitzat jo du Europako Batzordeak, eta hiru euskal unibertsitateetan ahalmen handiena duten unibertsitarioei orientazioa eskaintzea dauka helburu, behar bezala laneratu daitezen eta euren lanbidea garatu dezaten. Horrez gain, ikasleek Bizkaiko eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialarekin daukaten inplikazioa sustatzea ere badu xede.

Aurten, guztira hiru euskal unibertsitateetako Bizkaiko 265 ikaslek parte hartuko dute Talentia programa ospetsuan: Deustuko Unibertsitateko 89, Euskal Herriko Unibertsitateko 150 eta Mondragon Unibertsitateko 26.

Programaren arrakastak badu abalik, bertako parte-hartzaileen iritzia ona delako eta Talentia programaren azken edizioko parte-hartzaileen %92 lanean ari direlako edo ikasketa osagarriak egiten ari direlako bertan parte hartu zutenetik urtebete ere igaro ez denean. Lanean ari diren parte-hartzaileen %86,50ek Euskadin lan egiten dute.

Gainera, lanean ari diren ikasleen %84,38k euren ikasketekin zuzenean lotutako zereginetan lan egiten dute, eta garatzen duten lanaren inguruko gogobetetasun-maila oso ongi izan da.

Talentia programako parte-hartzaileak graduko azken mailako ikasleak dira, eta espediente akademiko onena dute, baita unibertsitate parte-hartzaile bakoitzeko agintari eskudunek zehaztutako beste trebetasun batzuk ere.

Horrez gain, parte hartzeko eskakizunen artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Bizkaikoa izatea edo lurraldean gutxienez urtebeteko antzinatasunaz erroldatuta egotea, 25 urtetik beherakoa izatea edo Talentia programan aurretiaz parte hartu ez izana.

 

Zazpigarren edizioko jarduerak (2015-2016)

Aurten, parte-hartzaile guztiek prestakuntzako zenbait tailer egiteko aukera izango dute. Haien artean, BEAZeko Ekintzailetza Tailerra dago, iaz berritasun moduan aurkeztu ostean harrera ona eduki zuen-eta. Tailer horretan, ekintzailetzaren mundura hurbiltzeko oinarrizko nozioak lantzen dira, talentiek bidaia nekez bezain zirraragarri hori oinarrizko ikuspegi globaletik miretsi dezaten. Zazpigarren edizio honetan, Nazioarteko Ezarpenerako Tailer arrakastatsua ere egingo da berriro, eta, lehenengo aldiz, Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programa aitzindariko parte-hartzaileekin batera garatuko da.

Era berean, Profesionaltasunaren Tailerra ere egingo da Bilbao Metrópoli 30ekin, belaunaldi berrientzat profesionala izatea benetan zer den jakin ahal izateko.

Talentia programako parte-hartzaileek profesional ospetsuak zuzenean ezagutzeko aukera ere izango dute: Koldo Saratxaga, Manuel Carreiras edo Iñaki Gabilondo, besteak beste. Gainera, apirilaren 18tik maiatzaren 6ra, Bizkaiko erakunde ospetsuetara ere egingo dituzte bisitaldiak aurreko urteetan bezala; esate baterako, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM); Biocruces; BTEK, Teknologia Interpretatzeko Zentroa; Deloitte; Ede Fundazioa; Euskal Irrati Telebista (EiTB); Euskalduna Jauregia Bilbao; Euskaltel, S.A.; Gaiker – IK4; Guggenheim Bilbao; Idom; Itp, Industria de Turbo Propulsores, S.A.; K2K Emocionando (Ner Group); La Alhondiga; Lamiako Eskola; Lancor (Ner Group); Lauaxeta Ikastola; LKS Group; Neiker-Tecnalia; Sarein (Ner Group); Tecnalia Research&Innovation…

Aurten, berritasun moduan nabarmentzen da Pedro Luis Uriarte ekonomialari eta finantzari bizkaitar ospetsuarekin garatuko den jardunaldia, “Euskadiko Garapen Ekonomiko eta Sozialaren Oinarriak” izenburupean.

Halaber, maiatzeko lehenengo hamabostaldian, topaketa sektorialak ere garatuko dira, eta, bertan, euren diziplina akademikoaren arabera, haien prestakuntza-adarretan adituak diren hizlariekin hitz egin ahal izango dute ikasleek. Beraz, sektoreetako lan eta lanbide arloko errealitatera hurbiltzeko modua izango da ibilbide luzeko hizlari ospetsuen ikuspegitik.

Modu berean, aurreko edizioetako onarpen onaren ostean, beste jardunaldi bat egingo da berriro “Zeure Burua Balioetsi” lelopean, eta Campos antzokiko Cúpula aretoan garatuko da. Bertan, Impronta Consultingeko David Martínezek parte-hartzaileei azalduko die nola aurre egin enpleguaren bilaketa aktiboari eta zein diren lan-elkarrizketetara joateko gomendioak. Horretarako, beharrezko jokabideak eta jarrerak aztertuko dira sakon-sakon.

 

TALENTIA SAREA

Talentia programan parte hartzeagatik, TALENTIA SARE ospetsuko kidea izango zara. Gaur egun, programako aurreko edizioetako 1.000tik gora parte-hartzaile dira bertako kideak. Era berean, antolatutako zenbait topaketatan ere parte hartu ahal izango duzu, lanerako zein lankidetzarako sareak eratzeko eta indartzeko eta hainbat harreman profesional lortzeko.

 

Aurkezpen ofiziala Deustuko Unibertsitatean:

Aurkezpen ofiziala Euskal Herriko Unibertsitatean:

Aurkezpen ofiziala Mondragon Unibertsitatean:

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×