Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Abian da Bizkaiko ahalmen handieneko unibertsitate-ikasleentzako Talentia Skills programaren 9. edizioa

2023/03/23

  • Lehen mailako ikasleek tokiko talentua garatzera bideratutako ekimen honetan parte hartuko dute.

Bizkaia Talentek profesionaltasunerako gaitasunak jorratzeko Talentia Skills programaren bederatzigarren edizioa aurkeztu du, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Ekimenean, Bizkaiko lehen mailako 180 unibertsitate-ikaslek egun lan-merkatuan gehien eskatzen diren trebetasunak garatuko dituzte.

Bizkaia Talentek bideratuta, programak Bilbao Metropoli-30 elkartearen laguntza du, bai eta Euskadiko hiru unibertsitateena (EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea), IED Kunsthal Bilbao eskolarena eta bost elkargo profesional hauena ere: Ekonomistak; Euskadiko Kimikariak eta Ingeniari Kimikoak; Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniariak; Abokatuak eta Ingeniari Industrialak .

Talentia Skills programak unibertsitateko ikasleen zeharkako gaitasunak garatzea du helburu, hala nola haien prestakuntza-aldian gidatzea eta hala Bizkaiko enpresetara nola Euskadiko erreferentziazko sektoreetara modu proaktiboan hurbiltzea.

Datozen lau urteotan, talentu gazteek profil eta adar akademiko desberdinetako ikasleek osatutako diziplina anitzeko taldetan lan egingo dute, eta beren garapen profesionalerako zein pertsonalerako laguntza jasoko. Prestakuntza espezifikoko hainbat tailerretan parte hartuko dute, puntako erakundeak bisitatuko dituzte, eta coaching- eta mentoring-saioak jasoko dituzte.

>> IKUSI ARGAZKI GALERIA HEMEN <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×