Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Hasi da Bizkaian profesionaltasunerako trebetasunen “Talentia Skills” programaren bosgarren edizioa

2019/03/12

  • 170 talentu gaztek hartuko dute parte ekimenean, gure herrialdean talentua garatzeko laguntza ematea xede

Bizkaia Talentek profesionaltasunerako trebetasunen programaren bosgarren edizioa aurkeztu du, zeinetan aurretik 340 ikasleren artean hautaturiko 170 talentu gaztek hartuko duten parte. Datozen lau urteotan, parte-hartzaileek beren trebetasunak garatuko dituzte, bai tailerretan (adimen emozionala, gizarte-ekintza, marka pertsonala eta komunikazio eraginkorra, besteak beste) bai topaketa profesionaletan bai coaching- eta mentoring-saioetan parte hartuz.

Programaren antolatzailea Bizkaia Talent da, eta hainbat entitaterekin koordinatuta garatuko da: Bilbao Metropoli-30, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Deustuko eta EHUko Zuzenbide Fakultateak, Deustuko Unibertsitateko Business School, EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Deustuko Ingeniaritza Goi Eskola (ESIDE), Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MUko Enpresagintza Fakultatea, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, eta bederatzi elkargo profesional: Ekonomialariak; Euskadiko Kimikariak eta Ingeniari Kimikoak; Bideetako Ingeniariak; Euskadiko Kanalak eta Portuak; Abokatuak; Euskal Herriko Industria Ingeniariak, Geologoak eta Psikologoak.

Bizkaian bizi diren unibertsitateko ikasleek laguntza pertsonalizatua jasoko dute datozen lau urteotan: lan-merkatuak egun eskatzen dituen zeharkako trebetasunak garatuko dituzte, eta, ezagutza teknikoen gainetik, balioak, jarrerak eta trebetasunak hartuko dira kontuan bereziki.

Programaren helburua da oinarriak ezartzea profesionaltasunak, pertsonak jarrita erdigunean, estrategiak gara eta emaitzak monitoriza ditzan Euskadin profesionaltasunaren balioa bultzatzeko eta jorratzeko planteaturiko xedeak betetzeko, hala gure enpresak produktibo, berritzaile eta lehiakorragoak izan daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×