Bizkaia Talent

Albisteak

Ahaldun Nagusiak Talentia diplomak eman dizkie hiru euskal unibertsitateetako 150 ikasleri

JOSÉ LUIS BILBAO:”EPE LABURREAN, BIZKAIAN LEKUA EUKIKO DABE BERTOKO TALENTUAK ETA MUNDU GUZTIKO PROFESIONALEK”

Ahaldun Nagusiak Talentia diplomak eman dizkie programa horretan parte hartu duten hiru euskal unibertsitateetako 150 ikasleri. Programaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak gazte enplegua sustatzeko bultzatzen dituen hainbat neurri ezagutarazi zaizkie partaideei.

  • Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko 258 ikaslek hartu dute parte Talentia programan.
  • Programaren aurtengo edizioko jardueren artean, aipatutako unibertsitateetako ikasleek jardunaldi berezi batean hartu dute parte: goi-mailako kualifikazioko langileak aukeratzeko gaietan oso aditua den pertsona batek lana bilatzeko orduan zelan jokatu behar duten erakutsi die.
  • Aurtengo otsailetik ekainaren amaiera bitartean garatu den programaren jardueren barruan, ikasleek diziplina askotan diharduten erakundeetara 9 bisita tekniko egiteko aukera izan dute, baita Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera ere.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Talentia programan parte hartu duten 258 gazteen “ahalegina, adimena eta dedikazioa” eskertu nahi izan ditu diplomak banatzeko ekitaldi ofizialaren barruan. “Aurten, konfiantzazko mezu bat helarazi nahi dizuet. Ez izan inolako zalantzarik. aukeraz beteriko bide bat daukazue aurrez-aurre. Adimen handia daukazue, ahalegin handia egin duzue, asko ikasi duzue, gogor egin duzue lan. Ez itsutu, berriz, epe laburrean duzuen egoeragatik, ezta katastrofeak iragartzen dizkizueten mezuekin ere. Bene-benetako aukerak daude. Ez izan inolako zalantzarik. Epe laburrean, bertako adimenerako tokia izateaz gain, mundu osoko profesionalak erakartzen jarraitu beharko dugu” adieraz die ekitaldi ofizialean parte hartu duten 150 gazteei.

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen artean enplegua sustatzeko ezarri dituen neurrietako batzuk nabarmendu nahi izan ditu Jose Luis Bilbaok bere hitzaldian (besteak beste, 30 urtez beherakoen kontrataziorako laguntzak, aurten atal horretako gehieneko zenbatekoak handitu egin baitira Talentian parte hartu duten gazteak plantillan sartzen dituzten enpresentzat), eta Aldundiak adimena edo talentua sustatzeko onetsi dituen baliabideak (esaterako, Bizkaia:talent programarako 1,6 milioiko aurrekontua, goi-mailako kalifikazioa lortu duten pertsonen sustapen, identifikazio, laguntza eta trebakuntzako jarduera guztiak finantzatzeko).

Talentia

Duela bost urte abiarazi zen Talentia programa eta bost urteko epean karrerako azken ikasturteko 733 unibertsitate-ikasleek hartu dute parte: ikasketa-espedienterik onena izateaz gain, programan parte hartzen duten unibertsitateek  (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) identifikatutako beste gaitasun batzuk dituzten ikasleak dira.

Talentiak lanerako orientazio profesional pertsonalizatu bat lortzeko aukera eskaintzen du, baita ere profesionalen arteko topaketetara eta sektorekako topaketetara joateko, bisita gidatuak egiteko, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera bisita bat egiteko, etorkizun profesionala prestatzeko erabilgarriak izango diren lanaren inguruko jardunaldi eta tailerretara joateko, Bizkaiko enpresa, zientzia eta teknikako proiektuak ezagutzeko eta Euskadiko enpresa, gizarte eta zientzia arloetako pertsonarik garrantzitsu edo nabarmenengana hurbiltzeko.

Aurtengo edizioan, bosgarrena, honako hauek izan dira ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dituzten pertsona garrantzitsuak: Guillermo Dorronsoro, Pedro Luis Uriarte, Juan Jose Ibarretxe eta Koldo Saratxaga. Eta bederatzi erakundetara egin dituzte bisitak: BCAM, Biocruces, Deloitte, EITB, EDE Fundazioa, Gaiker, Guggenheim Bilbao, Idom, ITP, K2K, Lamiako Eskola, Lancor, Lauaxeta Ikastola, LKS-Group, Alhóndiga Bilbao eta Technalia Research & Innovation.

Aurten ere, “Hazte valer” (Balora ezazu zure burua) deritzon jardunaldi bat antolatu da. Bertan, goi-mailako kualifikazioa duten pertsonak hautatzeko oso aditua den pertsona batek erakutsi zien ikasleei lana bilatzeko orduan eta lan-elkarrizketetan zelan jokatu eta zeintzuk diren erakundeek hautagaiengan bilatu nahi izaten dituzten gaitasunak. Gainera, hiru unibertsitateen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren, Beaz-en eta Bizkaia:talen-en artean antolatutako lan edo enplegurako tailer bat antolatu zen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×