Bizkaia Talent

Albisteak

Aurton, hiru euskal unibertsitateetako 255 ikaslek parte hartuko dute Talentia Programaren seigarren edizioan

Ikasketetako azken mailan espediente akademiko onena eta fakultateek zehaztutako beste gaitasun batzuk dituzten ikasleak dira

Aurton ere, seigarren urtez jarraian, bizkaia:talent-eko Talentia programa aitzindaria jarriko da abian. Ekimenak hiru euskal unibertsitateetan ahalmen handiena duten unibertsitarioak orientatzea du helburu, behar bezala laneratzeko, lanean bertan garatzeko eta ikasleei Bizkaiko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialean inplikatzen laguntzeko.

Aurton, guztira, hiru euskal unibertsitateetako 255 ikaslek parte hartuko dute programa ospetsuan: 90 Deustuko Unibertsitatekoak izango dira; 140, Euskal Herriko Unibertsitatekoak; eta 25, Mondragon Unibertsitatekoak.

Programa arrakastatsua da, bertako parte-hartzaileen iritzia oso ona dela kontuan hartuta. Gainera, Talentia programaren azken edizioko parte-hartzaileen %86 lanean edo ikasketa osagarriak egiten ari dira, programa amaitu zenetik sei hilabete bakarrik igaro direnean.

Horrez gain, ikasleen %78k Euskadin lan egiten dute euren ikasketekin lotutako zereginetan, eta garatzen duten lanaren inguruan duten gogobetetasun-maila oso ona da.

Ikasketetako azken mailan espediente akademiko onena eta fakultateek zehaztutako beste gaitasun batzuk dituzten ikasleak dira Talentiako parte-hartzaileak.

Bestetik, honako hauexek ere badira bertan parte hartzeko betekizunak: Bizkaikoa izatea edo gutxienez urtebeteko antzinatasunaz lurraldean erroldatuta egotea, 25 urtetik beherakoa izatea eta Talentia programan aurretiaz parte hartu ez izana.

2015eko otsailaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 150.206 euroko kontu-saila argitaratu da, Talentia programako 16 parte-hartzaile atzerrian prestatu daitezen, hau da, Erresuma Batuan, Irlandan, Suedian, Errusian, Mexikon, Frantzian, Danimarkan eta Txekiar Errepublikan. Fondo ekonomiko hori bikaintasunerako beketakoa da. Lanbide-hobekuntzarako programa da, eta dirulaguntzak ematen ditu, bikaintasunaren arloko prestakuntza sustatzeko eta atzerriko egonaldiak eskaintzen dituen praktiketako kontratazioa bultzatzeko. Unibertsitateko ikasleen artean bikaintasuna sustatzeko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen dirulaguntza horiek Talentiako parte-hartzaileei esleituko zaizkie lehentasunez.

2014ko abenduan, bizkaia:talent-ek zortzi Talentia lankidetza-hitzarmen sinatu ditu modaren, ikus-entzunezkoen eta produktuen diseinuaren sektore sortzaileetako enpresekin, sektore sortzailea sustatzeko eta Talentia programa amaitu duten gazteei laneratzen laguntzeko. Horrela, jakintzan, berrikuntzan nahiz sormenean oinarritutako ekonomia bultzatzen da, horrelako enpresek kalitateko lanpostu berriak sortzen dituztelako eta garapen-ahalmen handia dutelako.

Urte honetarako jarduerak

Aurton, parte-hartzaile guztiek zenbait prestakuntza-tailer egin ahal izango dituzte. Euren artean, edizio honetan berritasuna izango da MET Communityrekin ekintzailetzari buruz egingo dena, baita nazioarteko ezarpenari buruzkoa ere.

Halaber, Profesionaltasunaren Tailerra ere egingo da Bilbao Metrópoli 30en laguntzaz, belaunaldi berrientzat profesionala izatea benetan zer den zuzenean jakin ahal izateko.

Talentia programako parte-hartzaileek informazioa eta iritziak profesional ospetsuekin zuzenean trukatzeko aukera ere izango dute; adibidez, José Luis Larrea, Roberto San Salvador, Begoña Marañón, Juan José Ibarretxe edo Guillermo Dorronsoro. Horrez gain, Bizkaiko erakunde ospetsuetara ere joango dira bisitan, aurreko urteetan bezala; esate baterako: Basque Center for Applied Mathematics (BCAM); Biocruces; BTEK, Teknologia Interpretatzeko Zentroa; Deloitte; Ede Fundazioa; Euskal Irratia Telebista (EiTB); Euskalduna Jauregia Bilbao; Euskaltel, S.A.; Gaiker – IK4; Guggenheim Bilbao; Idom; Itp, Industria de Turbo Propulsores, S.A.; K2K Emocionando (Ner Group); Alhondiga; Lamiako Eskola; Lancor (Ner Group); Lauaxeta Ikastola; LKS Group; Neiker-Tecnalia; Sarein (Ner Group); Tecnalia Research & Innovation…

Era berean, apirileko eta maiatzeko bigarren hamabostaldian, unibertsitate bakoitzaren prestasunaren arabera, topaketa sektorialak ere garatuko dira. Bertan, ikasleek euren jakintza-arloaren arabera hitz egin ahal izango dute kasuan kasuko hizlari adituekin. Hartara, sektoreetako lan eta lanbidearen errealitatera hurbilduko dira lan-ibilbide luzeko hizlari ospetsuen eskutik.

Iazko onarpen onaren ostean, “Zeure balioa erakutsi” lelopeko jardunaldia egingo da berriro, Campos antzokiko Cúpula aretoan. Bertan, Impronta Consultingeko David Martínezek bertaratutakoei azalduko die nola aurre egin lanaren bilaketa aktiboari eta zein diren lan-elkarrizketara joateko gomendioak, horretarako beharrezkoak diren jarrerak eta gaitasunak kontuan hartuta.

Talentia programaren aurkezpen ofiziala Euskal Herriko Unibertsitatean (Sarrikon)

Talentia programaren aurkezpen ofiziala Mondragon Unibertsitatean (BBF)

Talentia programaren aurkezpen ofiziala DeustukoUnibertsitatean 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×