Bizkaia Talent

Albisteak

Trebetasunen Programan, elkargo profesional laguntzaileek irtenbide profesionalei buruz emandako tailerrak egin dira

Azaroaren 11n, Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programaren esparruan garatu ziren euskal unibertsitate parte-hartzaileetako bigarren mailako ikasleentzako hiru tailer. Bertan, gaur egungo lan-merkatuko lan-irtenbideen eta deontologia profesionalaren inguruko orientazioa eman zieten ikasleei.

Programako laguntzaileak diren elkargo ofizialek eman zituzten tailerrak: Ekonomisten Euskal Elkargoa, Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa eta Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa.

Nazioarteko programa aitzindariaren bigarren edizio honetan, elkargo ofizial bakoitzak unibertsitate zehatz bati laguntzen dionez, Ekonomisten Euskal Elkargoak Deustuko Unibertsitateko parte-hartzaileentzako tailerra garatu zuen; Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzakoa; eta Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoak, Mondragon Unibertsitateko ikasleentzakoa.

Ekonomisten Euskal Elkargoak emandako tailerra Bilbon daukan egoitzan garatu zen; Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoak emandakoa, Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatutako Biozientziako, Nanoteknologietako eta Clean Techeko Enpresen Haztegiko egoitzan (Kabi-612 eraikina); eta Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoak emandakoa, Bizkaiko hiriburuan daukan egoitzan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×