Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Bizkaian zuzendutako Profesionaltasunerako Trebetasunen Programako Sarrerako Tailerra

Urrian 14ko arratsaldean, asteazkena, bizkaia:talent-ek Bilbao Metrópoli 30en laguntzaz egin zuen Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programaren bigarren edizioko Sarrerako Tailerra. Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko areto nagusian egin zen, eta hiru euskal unibertsitateetako 90 ikaslek parte hartu zuten bertan.

Tailerraren iraupena bi ordu ingurukoa izan zen, eta, horri esker, programa aitzindari honetako bigarren, hirugarren eta laugarren mailako hautatu berriek xehetasun handiagoz jakin ahal izan zuten zer tailer eta jarduera egin beharko dituzten hurrengo hilabeteetan.

Tailerrean bertan, nabarmendu egin zen lan-merkatuak zenbat aukera eskaintzen dizkien une honetan prestakuntza profesional handiaz gain era guztietako trebetasun pertsonalak eduki behar dituztenei. Euren artean, honako hauexek azpimarratu daitezke: taldean lan egiteko gaitasuna, lidergoa, oratoria, egokitzeko gaitasuna…

Urriaren amaieran, bigarren ediziorako antolatutako tailer eta jarduera guztiak egiten hasiko dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×