Bizkaia Talent

Albisteak

Ezinezko lanpostuak: hona hemen betetzen ez diren lanpostuak

Ez dago talenturik, eta trebetasun zein gaitasun profesional berriak urriak dira. Horrexegatik, hain zuzen ere, ez dago hainbat eta hainbat lanpostu betetzerik, lanaren arloan langabezia nagusi bada ere.

Ez dira inork nahi ez dituen lanpostu lotsagarri horietakoak, eta lanpostuak ez eskaintzea ere ez da arazoa. Kontraesana dirudien arren, oso-oso zaila da (ezinezkoa ez bada) lan-merkatuko lanpostu asko betetzea: komertzial adituak (sukaldari-buruak, okinak, mekanikariak edo argiketariak, batez ere) eta salmentetako ordezkariak dira mundu zabaleko enplegatzaileek nekez betetzen dituzten lanpostuak; eta, ondoren, teknikariak, ingeniariak eta, bitxia bada ere, gidariak (kamioietakoak, makina astunetakoak edo eraikuntzakoak, batik bat).

Estatu espainolean, teknikarienak, komertzial adituenak eta ingeniarienak dira nekez betetzen diren lanpostuak

Kontraesana badirudi ere, zenbait lanpostu ez dira betetzen langabezia nagusi izan arren. Manpower Groupek egin berri duen 2015 Talent Shortage Survey txostenean adierazitakoaren arabera, argi eta garbi esan daiteke langabeziaren eragina baino askoz ere larriagoa dela profil askotako talentuaren urritasuna eta, nola ez, beharrezkoak diren gaitasun zein trebetasunen falta. Hori dela eta, gai diren izangai gutxi daude, harrigarria bada ere. Horren ondorioz, erakundeak ez dira hain lehiakorrak, eta bezeroei zerbitzua emateko gaitasun urriagoa daukate. Horrez gain, konpromisoa ere gutxitu egiten da, berrikuntza zein sormena murrizten dira eta gero eta konpentsazio-kostu handiagoak sortzen dira.

Kontraesana dirudien arren, egokitzapenerako zenbait trebetasun aurkitzeko zailtasun handiak daude, izangai guztiek halakorik ez dutelako. Era berean, oso kontuan hartu beharra dago oso erakunde gutxi ari direla talentuaren erakarpeneko defizita konpontzeko beharrezkoak diren estrategiak ezartzen. Gainera, funtsezkoa da, sortzen ari diren merkatu-eredu berrietako eragiketak gauzatzeko orduan.

Ezinezko 5 lanpostuen sailkapenean agertzen diren lanpostu zail horietan, honako hauexek ere erantsi behar dira: kudeatzaileak eta exekutiboak; finantza zein kontabilitate arloko langileak (analista finantzarioak, batez ere); idazkariak, laguntzaileak eta bulegoan laguntzeko langileak; informazioaren teknologietako langileak (garatzaileak eta programatzaileak, datu-baseetako administratzaileak eta informazioaren teknologiako kudeatzaileak); eta ekoizpeneko operadoreak.

Txostenaren arabera, estatu espainola da lanpostuak betetzeko zailtasun gutxien dituzten herrialdeetakoa (Txekiar Errepublikarekin, Herbehereekin, Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin batera), eta bere ezaugarri bereizgarriak ditu nekez betetzen diren lanpostuen arloan. Enpleguaren merkatu globalean aipatutakoez gain, honako lanpostu hauek betetzeko zailtasunak ere badaude bertan: erizainak, irakasleak eta lege-arloko langileak.

Enpresa askok ez dute talentua erakartzeko defizita konpontzen duen estrategiarik ezarri

Arazo hori konpontzeko, enplegatzaileek jarduketa berriak diseinatu beharko dituzte ustezko izangaientzat, eta, horretarako, kualifikaziorako irizpideak zehaztu beharko dituzte berriro. Agerikoa dirudi betiko erakarpen-jardunek ez dutela emaitza desberdinak edukitzerik.

Ikerketan, 42 herrialdetako pertsonen 50.000 inguru kudeatzaileren iritziak bildu dira, eta, bertan adierazten den bezala, “ikaskuntzaren kultura sustatu eta langileei azaldu behar zaie euren ibilbide profesionalaren jabeak izan behar direla. Mentalitate arina eduki beharra dago, talentu berriaren beste pool batzuk arakatzeko, eta egokia ere bada izangaiak euren balio-proposamena eduki eta saltzen ikasi behar dutela konturatzea, erreferentzia bihurtutako langile bakar eta errepikaezin moduan”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×