Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek bere eredua eta Be Basque Talent Network estrategia aurkeztu zituen Unibertsitate-Industria arteko Elkarreraginari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, Londresen

  • Bizkaia Talentek Unibertsitate-Industria Berrikuntzako Sarearen (UIIN) urteroko biltzarrean parte hartu zuen, Erresuma Batuko hiriburuan.

Mundu osoko 500 zuzendari, profesional eta ikertzaile bildu ziren Unibertsitate-Industria Berrikuntzako Sarearen (UIIN) Unibertsitate-Industria arteko Elkarreraginari buruzko Nazioarteko Biltzarraren seigarren edizioan, Londresen. Bertan, hiru egunez, partaideek ezagutzak partekatu eta nork bere parekoekin elkarreraginean jardun ahal izan zuten. Biltzarra funtsezko bost printzipiotan oinarritu zen:

1.- Unibertsitatearen eta Industriaren arteko elkarreraginari buruzko zientzia eta praktika nahastea.
2.- Gai horri heltzeko orduan kulturen gaineko ezagutza.
3.- Ekintzailetza-zentroetako buruzagi sonatuak, aditu ikertzaileak, gerenteak, legegileak eta abarrak ezagutzea.
4.- Tailerretara joatea eta parte hartzea.
5.- Ezagutza zabaltzea eta Sarea (networking).

Oraingoan, Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea Bizkaia Talenten estrategiari buruz mintzatu zen, eta azaldu zuen nola erakarri, atxiki eta lotu Talentua agente anitzen lankidetzaren bidez. “Next practices: Developing transversal skills through university-industry interaction” saioan egin zuen, non, besteak beste, oinarri teknologikoko tresna berritzaile eta paregabe hauek aurkeztu ziren: Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory.

Bizkaia Talentek Euskampus Fundazioa saritu zuen
Bestetik, Bizkaia Talentek, Award Sponsor-a zenez, biltzarrean parte hartu zuen Euskampus Fundazioa saritu zuen, bere jardunbide egokiarengatik, Industria 4.0ren alorrean Euskadiko industria-ehunduraren eta unibertsitate-sistemaren arteko lankidetzan sustatzailea baita.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×