Bizkaia Talent

Albisteak

Suediako Education First hizkuntza-eskola ospetsuaren esanetan, Estatu espainolean Euskadin hitz egiten dute ondoen ingelesez

Suediako Education First hizkuntza-eskola ospetsuak egindako EPI 2015 txostenean adierazten denez, Estatu espainolean Euskadin hitz egiten dute ondoen ingelesez.

Urtero egiten den azterketan azaldutakoaren arabera, Euskadi sailkapen horretako lehenengo postuan dago 61,94 puntu lortzean; eta, ondoren, Nafarroa (61,28 puntu). Biak Kataluniaren aurretik daude, 59,65 puntu izan ditu-eta. Madril, ordea, laugarren postuan dago. Dena dela, ingeleseko ezagutza handia duten eskualdeetakoak izan dira lortutako emaitzak.

Postu ertain-handi horretan, Norvegia edo Finlandia eduki ditu aurretik, baina beste nazio handi batzuen gainetik egon da; esate baterako, Alemania, Frantzia edo Italia. Hala ere, Suediatik, Herbeheretatik eta Danimarkatik urrun daude guztiak, bertan ia-ia elebidunak direla esan daiteke-eta.

OSO INGELES-MAILA HANDIA

  • SueDia 70,94
  • HERBEHEREAK 70,58
  • dANIMARKA 70,05
  • norVEGIA 67,83
  • fInlandia 65,32
  • eslovenia 64,97
  • estonia 63,75
  • luxeNburgo 63,45
  • polonia 62,95
  • austria 61,97
  • EUSKADI 61,94
  • alemania 61,83
  • singapur 61,08
  • portugal 60,61
  • malaYsia 60,30
  • argentina 60,26

 

10 AAEE onenak

Euskadi           61,94 puntu

Nafarroa         61,28 puntu

Katalunia         59,65 puntu

Madril              59,48 puntu

Kanariak         59,39 puntu

Kantabria        59,25 puntu

Balearrak        59,09 puntu

Galizia             58,82 puntu

Asturias           57,51 puntu

Aragoi             57,18 puntu

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×