Bizkaia Talent

Albisteak

Windboxek bere lehen saiakuntza-bankua martxan jarri du

Energia eolikoan espezializatutako Fabrikazio Aurreratuko Windbox euskal zentroak, osagai eolikoen fabrikatzaileek, aerosorgailuen palaren- paso- aldaketa sistemak, pitch sistema bezala ere ezagunak direnak probatu eta optimizatzeko aukera izan dezaten saiakuntza-bankua aurkeztu du.

Aerosorgailu bateko palaren paso-aldaketaren dispositiboak, pala bakoitzaren biraketa erregulatzeaz arduratzen da, beti ere haizearen abiaduraren arabera orientatzeko, eta energiaren ekoizpena hobetzea du helburu. Sistema honen fidagarritasuna funtsezkoa da aerosorgailuaren ekoizpen maila handiena ziurtatzeko, baita bere osotasun eta operazio eta mantentze segurtasunerako ere. Saiakuntza-bankuak, parke eoliko baten dauden pareko baldintzatan, sistema eta bere osagai desberdinak probatzeko aukera emango die enpresei.

Gainera, energiaren kostua murrizteko aukera ematen duten optimizatutako diseinuko eta fidagarritasun handiko produktuak, baita diseinu eta fabrikazio prozesuak baliozko daitezke. Bankuan offshore merkatura bideratutako 8 MW potentzia arterako aerosorgailuentzako sistemak entseatuko dira. Gaur egin den ekipamendu honen aurkezpenak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburu Arantxa Tapia izan du buru eta Windbox Elkartean parte hartzen duten euskal enpresen presentzia izan du (Antec, Adwen, Erreka, Gamesa Eólica, Gamesa Innovation and Technology, Glual, Hine, Laulagun eta Wec). Energia Klusterrak ere parte hartu izan du, iniziatibaren koordinatzaile gisa. Zentro teknologikoak martxan jartzea aurreikusitako bost saiakuntza-bankuetako lehena, IK4-Teknikerrek Eibarren dituen instalakuntzetan kokatzen da, gainera, ekipoa eraikitzeko ardura izan duen entitateak dituen horietan. Windbox ekimena 2014an jarri zen martxan Eusko Jaurlaritzaren sustapenarekin, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren esparruan eta sektore eolikoko euskal enpresen gaitasuna garatzea eta nazioarteko merkatuan bere toki aurkitzeko laguntzea du helburu.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×