Bizkaia Talent

Albisteak

Zorionak eta Urte Berri on!

2015. urtea amaitzear dago, eta oso berezia izan da bizkaia:talent-entzat eta proiektu liluragarri bezain kilikagarri honetan parte hartzen dugun guztiontzat.

Badakizunez, aurton, bizkaia:talent-en hamargarren urteurrena bete da. Hamar urteko historian, hain zuzen ere, hainbat eta hainbat proiektu, zerbitzu, ekimen eta ekintza egin eta aurkeztu ditugu, Bizkaia-Euskadira talentua erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko helburu nagusiei erantzun nahian.

Jakin badakigu gure gizartean eta, batez ere, euskal erakundeetan ondo baino hobeto prestatutako profesionalak egon behar direla. Hori dela eta, bete-betean eta gogotsu lan egiten jarraituko dugu, geure herrialdera ahalik eta talentu gehien erakartzeko eta berton geratzeko.

Lerro hauen bidez, eskerrik beroena eman nahi nizuke bizkaia:talent-etik garatzen dugun lan liluragarri honen inguruan erakutsi duzun interesagatik eta eskaini diguzun lankidetzagatik.

Bide batez, jai zoriontsuak eta urte berri on oparoa opa nahi dizkizut bizkaia:talent-eko talde osoaren izenean. Era berean, gogoan izan edozein galderari erantzuteko edo edozein zalantza argitzeko prest gaituzula beti.

Adeitasunez.

Ivan Jimenez
bizkaia:talent-eko Z
uzendari Gerentea


Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×