Bizkaia Talent

Albisteak

Zorionak eta urte berri on!

Badirudi 2016. urtea bera atzo hasi zela, baina agurtzear gaudela esan beharra dago.

Hori dela eta, urtero bezala, egun berezi hauetan, eskerrak eman nahi dizkizugu bizkaia talenten eta, zehatz-mehatz, erakunde honetatik garatzen ditugun programa eta zerbitzu guztietan jarri duzun konfiantzagatik. Izan ere, zu bezalako talentuak Bizkaia-Euskadira erakartzea, berton geratzea eta inplikatzea daukagu helburu.

Egunero-egunero, zeregin pozgarri bezain bikain horretan lan egiten dugu, eta, bertan parte hartuko ez bazenu, ezin izango genuke aurrera eraman.

Urterik urte, gero eta argiago dugu zeinen garrantzitsua den gurea bezalako herrialdearentzat ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak edukitzea, mundu-mailan proiektu aitzindari bezain berritzaileak abian jartzeko eta lankidetzapean aritzeko gai izan daitezen. Beraz, oso atsegingarria da ekimen berriak diseinatzen eta aurkezten jarraitzeko orduan.

Lerro hauen bidez, eskerrik beroena eman nahi dizugu talde moduan, bizkaia talentetik garatzen dugun lan zirraragarrian egiten duzun ekarpen pertsonal eta profesionalagatik.

Bide batez, Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizkizugu eta gure esku dagoen guztian laguntzeko prest gaituzula gogorarazi.

Adeitasunez.

bizkaia talent
TEAM


Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×