Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talent lehen aldiz joan da Suitzan egindako Zurich Edu Expo 2017 azoka profesionalera

 

Apirilaren 24an eta 25ean, bizkaia talentek berriro bidaiatu zuen, Zurichen egindako Zurich Edu Expo nazioarteko azokara joateko. Ekitaldi profesional horretan, mundu zabaleko hainbat erakunde eta hezkuntza-instituzio bildu ziren, euren ikasketa-planak aurkezteko asmoz.

Aukera aparta izan zen bisitari guztientzat, zuzeneko esperientziak edukitzeko, harreman profesionalak lortzeko eta informazioaren abangoardian egon nahi dutenen artean lekuratzeko.

Bizkaia talent Euskadiko hainbat erakunde eta enpresatako ordezkaria izan zen bertan, eta hamarnaka enplegu-eskaintza aurkeztu zituen, lan-lerro eta lankidetza profesionalerako aukera berriak garatzeko eta gure herrialdeko errealitate sozial zein ekonomikoa hurbiltzeko.

Modu berean, azokak iraundako bi egunetan, bizkaia talenteko erakustokian bertan, herrialdeak lan egiteko eta ikasteko orduan eskaintzen dituen aukerei buruzko galdera askori erantzun eta Euskadiko gaur egungo errealitate sozial zein ekonomikoari buruzko zalantzak argitu ziren.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×