Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent 2021ean eraginik handiena izan duten 50 erakundeetako bat da, CIO Bulletin-en arabera

  • Euskal erakundeak laugarren saria du aurten.

CIO Bulletin argitalpen kaliforniarrak 2021. urtean eraginik handiena izan duten 50 erakundeen zerrendan sartu du Bizkaia Talent. 50 Most Influential Companies of the Year lehen mailako aitorpena da, enpresen irtenbiderik berritzaile, dibertsifikatu eta fidagarrienak ez ezik, erreferentzia bihurtzeko beren ezaugarri autoebolutibo eta eraginkorrak ere balioesten dituena.

CIO Bulletin Magazinek “mundu-mailako merkatuan duen marka-ospeagatik, berrikuntzagatik, eta hala merkatuko joerak aurreikusteko nola bezeroak sakonki ulertzeko gaitasunagatik” aukeratu du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako erakundea.

Hala, aurten laugarren aldiz aitortu zaio Bizkaia Talenti egiten duen lana (Innovation & Excellence Awards, Awards of Excellence, Global 100), eta horrek talentua erakartzeko eta fidelizatzeko bere estrategia sendotzen du.

Ivan Jimenez, jarraitu beharreko 20 enpresa-lider berritzaile nagusien artean
Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezi ere bere eginkizuna aitortu zaio, euskal elkartea zuzentzen daraman 10 urtean baino gehiagoan egindako ibilbidea aintzat hartuta. Global Business Leaders Mag argitalpen iparramerikarrak, hainbat sektoretako enpresa-liderren ekarpena balioesten duenak, jarraitu beharreko 20 enpresa-lider berritzaile nagusien artean jarri du Jimenez (20 Most Innovative Business Leaders to Watch in 2021).

Argitalpenak azpimarratu du Jimenezen agintaldian Bizkaia Talent “izugarri azkar” hazi dela eta hainbat sari ere eskuratu dituela, eta nabarmendu du teknologiaren erabilerak erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuek eboluzionatzea eta bertan hobekuntzak ezartzea ahalbidetu duela.

Jimenezek, lidergo partekatuan oinarritutako kulturaren alde egiten duenak, “lidergoa konfiantzan oinarritzea” aholkatzen du, “taldeari bai askatasuna eta erantzukizuna bai feedback erregularra emanez, bereziki feedback positiboa”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×