Bizkaia Talent

Albisteak

“Kultura, komunikazioa eta garapena” protagonistak izan dira Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programaren edizio berriaren hasiera-ekitaldian

Urriaren 24an, 25ean eta 26an, Bizkaiko Profesionaltasunerako Programaren hirugarren edizioa jarri zen abian gizarte-ekintzarako tailerren bidez.

SKILLS programa hori bizkaia talentek zuzentzen du Bilbao Metrópoli 30en laguntzaz, eta ikasle unibertsitarioekin zeharkako trebetasunak lantzea dauka helburu. Bertan, hiru euskal unibertsitateek parte hartzen du zenbait elkargo profesionalen lankidetzapean: EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.

“Trebetasunetarako tailerrak, taldeko coaching-saioak eta elkargoen saioak ez ezik, gizarte-edukiei buruzko beste saio bat ere garatu dugu, eta profil horretako zenbait erakunde gonbidatu ditugu bertara”, baieztatu du bizkaia talenteko Ivan Jimenez zuzendari gerenteak. Aurten, Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) GKEk garatu du zeregin hori.

Tailerrean bertan, KCD GGKEko zuzendaria den Juan Carlos Vázquezek edizio honetako parte-hartzaileei azaldu die zeinen garrantzitsua den komunikabideek igortzen dizkiguten mezuei eta gizartearen eraldaketarako nahiz garapenerako komunikazioan inbertitzeko onurei buruzko zentzu kritikoa garatzea.

“Gizakien bi heren ez dira munduko ordena ekonomikoko onuradunak, eta, horrez gain, ikusezinak ere badira informazioaren gizartean”, baieztatu du Vázquezek. Gainera, bere esanetan, egunero “beste garapen eta kultura batzuk, gizarte-maila herritarrak, gutxiengo linguistikoak… mendebaldeko ikuspegitik kanpo daude erabat”.

Tailerrak behar besteko adorea eman nahi izan die parte-hartzaileei, jasotzen dugun informazioa kolokan jarri dezaten. Halaber, berezko iritzi aberats bezain erkatua eratzeko aukera aparta ere eskaini die, iristen zaigun guztia xalotasunez onartu ez dezaten. Garapenerako komunikazioak, hain zuzen ere, herritartasun kritiko bezain hausnarkorra sortzen lagunduko digu, besteak beste. “Hori dela eta, jendearentzat ez da nahikoa da berehalakoa bakarrik ezagutzea, gaietan sakondu beharra dagoelako eta arazoak desagerrarazteko jokabidea sustatu behar delako”, erantsi du KCD GGKEko zuzendariak.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×