Bizkaia Talent

Albisteak

Nazioarteko komunitateak euskal gastronomiako bitxietako bat ezagutu du: pintxoak

  • Bizkaia Talentek nazioarteko 20 lagun baino gehiago bildu ditu, denak ere prestakuntza handiko profesionalak edo graduatu ondokoak, Euskal Herriko erreferentziazko aperitiboaren jatorria ezagutzeko.

Euskal Herriko gastronomia ezin oparoagoa eta aberatsagoa dela baliatuta, Bizkaia Talentek, azaroaren 17an, pintxoen jatorria eta historia ezagutzeko eta mokaduok prestatzen ikasteko jarduera soziokulturala antolatu zuen.

Ekitaldia Bilbao Hostelen egin zen, non Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileek eta Be Basque Ambassadors programako graduatu ondokoek pintxoen eta tapen arteko desberdintasun nagusiak ikasi ez ezik, euskal pintxo tipikoenetako batzuk egin ere egin zituzten: gilda, txistorra, hegaluze-pintxoa eta txaka-pintxoa.

Halako topaketei esker, gure lurraldean denbora daramatenek eta iritsi berriek errazago egin ditzakete beren arteko harreman pertsonal eta lan-esparrukoak. Izan ere, jarduera hauen helburua da Euskadira lan-ibilbidea hastera zein prestakuntza jasotzen jarraitzera etortzen diren pertsonei gizartean integratzen laguntzea.

12 nazionalitate
Jardueran parte hartu zuten pertsonak Txile, Kolonbia, Ekuador, Frantzia, Honduras, Iran, Italia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Venezuela eta Espainiako Estatutik etorriak dira, eta lan-ibilbidea erakunde hauetako batean garatzen ari dira: Bolloré Logistics, Coach & Grow, Deustuko Unibertsitatea, BCAM – Matematika Aplikatuen Ikerketa Zentroa, Lookiero, Biofisika Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Walter Pack Group eta Ikerbasque.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×