Bizkaia Talent

Albisteak

bizkaia:talent-ek lagundu du Teknologia Jasangarrien gaineko Unibertsitate Globaleko proiektua Euskadira erakartzen

Programa Euskadira etorri da BC3 eta Japoniako Nagaoka Unibertsitate Teknologikoaren arteko kolaborazioari esker, bizkaia:talent taldearen laguntzarekin.

Lehen ikasleak urteko bigarren seihilekoan abiatu ahal izango dira Japoniara.

Programaren hedapena Europan BC3tik koordinatuko daUrtarrilaren 20 eta 21en Japoniako ikertzaileen ordezkaritza bat Euskadin izango da ikasle-truke iraunkorrerako programa honen lehen fasea abiarazteko. Japonia eta Euskadiren artean sortu den gisa honetako lehen ekimena da, irispide luzekoa. Japonarriako ordezkaritzaren artean Azuma irakaslea dago, Nagaokako Unibertsitate Teknologikoren presidenteordea, bera bizkaia:talent-eko Laguntzen Programaren bidez ikertzaileak kontratatzeko eta elkarrekin lan egiteko onuraduna izan zen.  Nagaokako Unibertsitate Teknologikoko ordezkariek Mondragon Unibertsitatearen egoitza bisitatu dute eta beste zenbait euskal unibertsitaterekin harremanak izan dituzte beren parte hartzea zehazteko.

BC3 (Basque Centre for Climate Change) eta Japoniako Nagaoka Unibertsitate Teknologikoa dira ekimenaren bultzagileak eta horren bidez “Unibertsitate Globala” abiatuko da 10 urteko epean, ikasle eta ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna errazteko eta teknologia jasangarrien arloan enpresa txiki eta ertainen nazioarteko presentzia indartzeko. Truke-eredu hau Japoniako gobernuaren ekimen estrategikoa da, mundu mailan bikaintasun-campusa abiaraztea da bere helburua, harreman iraunkorrak sortuta hainbat herrirekin, hala nola, Alemania, Hego Afrika, Vietnam edo Mexiko. Egindako aurreikuspenen arabera, 10 urteko epean proiektua erabat burututa egongo da eta urtero 900 ikasle hartuko ditu. Programa oso-osorik finantzatuko du Japoniako gobernuak, berariaz esleitutako fondoei esker.

Akordioa aurrera eraman ahal izan da BC3-ren lan-taldeari esker, burua Ikerbasque Irakaslea eta Ramón y Cajal ikertzailea den Sérgio Henrique Faria delarik. Horrez gain, Sergio Henrique Faria bizkaia:talent-eko Harrera zerbitzuzko erabiltzailea da eta orain Teknologia Jasangarrien proiektua Europa osoan koordinatzeko izendatu dute. Bizkaia:talent erakundearen laguntza bereziki azpimarratzekoa da; Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkartea da bizkaia:talent eta bere helburua da zientzia, teknologia eta enpresa arloetan goi-mailako kualifikazioa duten pertsonak Bizkaia eta Euskadira erakartzea eta bertan geratu edo bertara lotzea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×