Bizkaia Talent

Albisteak

Aernnovak 100etik gora ingeniari kontratatuko ditu, Airbus Beluga XL berriaren zati bat egiteko

Euskal konpainia enpresa aeronautiko erraldoiaren funtsezko hornitzaile moduan sendotu da, eta atzeko fuselajeko hiru atal diseinatu eta muntatu egingo ditu hegazkin honetarako

Munduko hegazkin eta ekipamendu aeroespazialen ekoizle handienak euskal konpainia dauka bere erreferentziako hornitzaileen artean. Berriro ere, Airbus erraldoiak Aernnova enpresa aeronautikoan jarri du bere konfiantza, bere lantegien artean hegazkinen osagaien garraiorako darabiltzan A300ST Beluga hegazkinak ordezkatuko dituen modeloa jaulkitzeko -bost unitate daude abian-.

  1. urtearen erdialderako, lehenengo Beluga XL sartuko da zerbitzuan, eta gaur egungo Airbus A330 hegazkinean oinarritutako bilakaera izango da. Aernnovak, hain zuzen ere, atzeko fuselajeko hiru atal eta egonkorgailu bertikal dortsala diseinatu, industrializatu, ekoitzi eta muntatu egingo ditu.

Lan-fase horiek garatzeko, produktuaren ingeniaritzan 350.000 ordu baino gehiago sartu beharko direnez, Iñaki López Gandáseguiren presidentetzapeko konpainiak ehun ingeniari baino gehiago kontratatuko ditu proiekturako, Arabako Miñanoko eta Bizkaiko Zamudioko parke teknologikoetan dituen zentroetan. «Talde horiek I+G+b-ren erronkari aurre egin beharko diotenez (ikerketa, garapena eta berrikuntza), eredua aldatu beharko da betiko moduan», adierazi dute Aernnovan.

Euskal enpresa aeronautikoak aire-egiturak ere ekoitzi eta muntatu egingo dituenez, 50 lanpostuko lan-karga sortuko da. Muntaketa Arabako Berantevillako lantegian egingo da; eta ekoizpena, taldeak daukan zenbait lantegitan.

Aernnova ez ezik, beste enpresa espainiar bat ere egongo da Airbuseko hegazkin ‘balea’ berrian inplikatuta. Enpresa hori Aciturri izango da, eta egonkorgailu bertikal osagarriak eta egonkorgailu horizontaleko kaxaren luzapena diseinatu eta eraiki egingo ditu. Horrez gain, Stelia Aerospace frantziarrak aurreko fuselajea eta kargako ate nagusia (atzeko aldean) izango ditu ardurapean; eta Deharde zein P3 Voith Aerospace alemaniarrek, kargako sotoko goiko fuselajea. Ez dira hegazkin honetarako hornitzaile bakarrak izango.

Beluga XL hegazkinaren bidez, garraio-ahalmena %30 handitu eta hegaldi-orduak gehituko dituelakoan dago Airbus. Hegazkin horren zeregin nagusietakoa A350 XWB eraikitzen laguntzea izango da -Aernnovak proiektu horretan parte hartu du-, hegaldi bakar batean hegazkin bakoitzeko bi hegalak garraiatu ahal izango direlako. Izan ere, sei metro gehiagoko luzera daukan fuselajeari esker lortu ahal izango da hori -56 baino gehiago dauka gaur egun-.

Martxoan saritua

Aire-egituren sektoreko munduko erreferentzia den euskal enpresa aeronautikoarentzako enkargu hau Airbusek Aernnova bere hiru hornitzaile onenen artean aukeratu zuenetik hiru hilabete igaro direnean iritsi da. ‘Kide egiaztatua’ aipamena lortu du, beraz.

  1. urtean, López Gandáseguiren lidergopeko konpainia garraio berezietarako edo tamaina handiko garraiorako hegazkinak eraldatzeko proiektuetan hasi zen parte hartzen. Bertan, hain zuzen ere, eskakizun tekniko handiei eta erronka berriei erantzuteko gaitasuna eduki beharra dago.

Orain, Beluga XL berrian parte hartzean, Aernnovak hegazkin horien garapenean dituen ahalmenak indartu eta bere posizioa sendotuko du ingeniaritzako gaitasun handiko merkatu-zokoan.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×