Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talent-ek sustatutako Be Basque Dual Career Centrek sareko kidea den ICAZA COLABORANDO bisitatu du Bilbon

Azaroaren 30ean, astelehena, Be Basque Dual Career Centre aurkeztu berriaren jarduera moduan, nazioarteko hamar bat profesionalek ekimena sustatu eta babesten duten kideetakoa den ICAZA COLABORANDO S2M BILBAOko instalazioak bisitatu zituzten.

Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak banakako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dizkie ondo baino hobeto prestatutako langileei, haien bikotekideei eta senideei, guzti-guztiak gure herrialdean ahalik eta modu egokienean laneratu eta gizarteratu daitezen.

Bisitaldian, José Ángel Icazak, Icaza Colaborando enpresaren sortzaileak, bere proiektu berria azaldu zien bisitariei. Coworkingerako gune soziala da, eta laguntzaile-lagunen sarea eratzea dauka helburu, ekonomia sozialean oinarritutako lankidetza, berrikuntza eta sormena suspertzen duen giroa sortzeko. Era berean, Seats 2 Meet sareko kideak izatea zeinen garrantzitsua den ere aipatu zen, nazioartekotasuna ematen dienez badutelako harreman gehiago edukitzerik eta “serendipia” sortzerik.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×