Bizkaia Talent

Albisteak

Irekita Bizkaian ekintzailetzari laguntzeko BBK EKIN proiekturako proposamenak egiteko epea

  • Hautatzen diren proiektuek laguntza ekonomikoa jasoko dute, hilean 2.000 €-ko soldata bi urtez, zehazki, ekintzaileek nork bere proiektuan baino ez jardun ahal izateko

BBK-k BBK EKIN proiektua abiatu du, enpresa-proiektuei laguntzeko programa, norberaren enpresa martxan jartzeko eta, horrela, Bizkaiko ekonomia-garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileak gogoan.

Hala, BBK EKIN Bizkaian bizi diren edo bertara itzuli nahi duten ekintzaileentzat da, adina alde batera utzita, beren enpresa-proiektu berritzailea martxan jarri nahi dutenentzat, hain zuzen. Zehazki, eratu gabeko proiektuak izan behar dituzte, edo, eratuta izanez gero, inolako jarduerarik gabe. Jarduketa-eremuari dagokionez, edozein izan daiteke, baina Bizkaiarekiko gizarte erantzukizun eta eraginerako ikuspegia eta lotura izan behar dituzte.

Hautatzen diren proiektuak ekintzaileei laguntzeko programa batean sartuko dira, eta bi urtez hilean 2.000 € jasoko dituzte. Era berean, laguntza ekonomiko hori beste erraztasun batzuekin osatuko da: aholkularitza goi-mailako profesionalen eskutik, gestoria eta aholkularitza, eta bazkide gehigarriak bilatzeko laguntza, besteak beste.

>> INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×