Bizkaia Talent

Albisteak

Atzera-kontaketa hasi da aurton Munchenen egingo den Be Basque Talent Conferenceren hamargarren ediziorako

 

  • Azaroaren 11n egingo da, eta 25 euskal erakundek parte hartuko dute bertan, baita hainbat profesionalek ere


Euskal talentua gero eta hedatuago dago munduan. Hori dela eta, Bizkaia Talentek egiten duen lana funtsezkoa da harremanetarako zein lankidetzarako sareak eratzeko eta sustatzeko, oso lagungarriak direlako Euskadin bertan proiektu eta ekimen handiak garatzeko orduan.

Horren ondorioz, aurreko edizioak arrakastatsuak izan direla kontuan hartuta, azaroaren 11n hamargarren Be Basque Talent Conference egingo da. Nazioarteko ekitaldia izango da, eta, bertan, 25 euskal erakunde elkartuko dira, baita euren nazioarteko lan-ibilbidea Munchen inguruan garatzen duten profesional prestatu-prestatu asko ere.

Ekimena Bizkaia Talentek Euskadiko erakundeei eskaintzen dien Professional Networkingeko Zerbitzuaren barruan dago kokatuta, eta hirugarren herrialdeetan lan egiten duten goi-prestakuntzadun euskal ikertzaile zein profesionalekin harremanetan egoteko balio erantsi handiko babesa ere bada. Hain zuzen ere, sektore estrategikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoera zein den zuzenean ezagutzea eta profesional emigratuek itzultzeko edota gure herrialdean garatutako proiektuetan inplikatzeko orduan nolako aukerak dituzten jakitea da helburu nagusia.

Bizkaia Talenteko Ivan Jimenez zuzendari gerentearen esanetan, “hamargarren Be Basque Talent Conferencek profesional parte-hartzaileei eskainiko die honako gai interesgarri hauek ezagutzeko aukera: gure lurraldeko gizartearen, ekonomiaren, zientziaren eta teknologiaren gaur egungo eta etorkizuneko egoera, besteak beste”.

Era berean, talentuaren mugikortasunari buruzko gaiei buruz ere eztabaidatuko dute bertan, eta bertaratzen direnek tailer tematikoetan parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, zenbait dinamikaren bidez, elkarrizketak eduki eta harremanetan jarri ahal izango dira ekitaldira joango diren zenbait euskal erakunderekin. Bestetik, eztabaida eta banakako networkingerako luncha ere egingo dira, elkarren interesen zein ustezko lankidetzen arabera profesionalen eta erakundeen arteko elkarreragina sortu dadin.

“Orain arte, 20 euskal erakundek baino gehiagok baieztatu dute Be Basque Talent Conferencen parte hartuko dutela: Maier, S. Coop., Matrici, Velatia, EHU, Ibarmia, Etxe-tar Group, Nem Solutions, Loramendi, S. Coop., Ampo, S. Coop., Ulma Taldea, IK4 Research Alliance, Gestamp, CIE Automotive, CAF, Gamesa – Siemens, Eika, Batz, S. Coop., ieTeam, Cikautxo, S. Coop., Fagor Arrasate, Danobat Group eta Mondragon Corporación, besteak beste”, adierazi du zuzendari gerenteak.

 

AURREKO ESPERIENTZIAK

Gutxi gorabehera, 400 profesionalek eta 47 enpresak parte hartu dute Bizkaia Talentek leku estrategikoetan antolatutako Be Basque Talent Conferenceetan: Londres, Munchen (2008. urtean), Hanburgo, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Toulouse, Amsterdam edo Dublin. Hartara, “jardunaldi horien ondorioz lanaren zein enpresen arloan sortu diren lankidetzak eta bertan sortutako harremanen SAREAREN balio handia kontuan hartuta, parte-hartzaileen gogobetetasuna oso handia izan da topaketei dagokienez”, esan du amaitzeko Ivan Jimenezek.

Interesdunek izena hemen eman dezakete.

Lekua: Nemetschek Business & Conference Center

Izena emateko epea 2017/09/30a arte zabalik

Leku mugatua

PROGRAMA

INFORMAZIO GEHIAGO

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×