Bizkaia Talent

Albisteak

Be Basque Talent Conference topaketak 40 euskal enpresa baino gehiago Alemanian bizi diren profesionalekin harremanetan jarri ditu

  • Euskadiko enpresetara talentua erakartzeko topaketa hau Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldearen Basque Talent ekimenaren barruan dago.

Joan den urriaren 21ean, Be Basque Talent Conference (BBTC) topaketak berriro jarri zituen harremanetan goi-mailako prestakuntza eta nazioarteko eskarmentu handia duten profesionalak, Alemanian lanean ari direnak, eta euskal enpresak eta zentro teknologikoak.

Bilkurak, 2008an lehenbiziko aldiz egin zenetik, harreman profesional ugari sortzeko balio izan du, lan-kontratuetan zein enpresen arteko kolaborazioetan gauzatu direnak, eta, talentuaren mugikortasuna eta fluxua sustatzeaz gain, Euskadin hazkunde ekonomikoa sortzeko apustu segurua dira.

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernáezek eman zion hasiera BBTCren 13. edizioari, Bizkaia Talentek ekimen honekin egindako ibilbidea nabarmenduz eta Basque Talent sortu izana balioetsiz, Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiekin elkarlanean osatutako estrategia berriaren barruan sortutako marka integratzaile horrek Euskadira talentua erakartzea baitu helburu.

Be Basque Talent Conferencen parte hartu zuten profesionalen % 35 Euskadin jaio eta egun Alemanian bizi diren profesionalak dira, % 14 Alemaniakoak, % 13 Espainiako Estatukoak eta gainerakoak Mexiko, Argentina, Kolonbia, Txile, Peru, Italia eta Ekuadorrekoak, besteak beste.

Jardunaldian, profesionalek agenda pertsonalizatua izan zuten, bai eta enpresen aurkezpenak entzuteko, eztabaida-foro ireki batean ideiak eta iritziak partekatzeko, tailer tematikoetan parte hartzeko eta erakundeen ordezkariekin banakako bilerak egiteko aukera ere. Horrez gain, “networking” erako bazkari pertsonalizatuan, bilkurara bertaratutako beste profesional eta erakunde batzuekin harremanetan sartu ahal izan ziren.

Enpresa eta erakunde hauek hartu zuten parte BBTCn: ABC Compressors, Ampo, Basquevolt, BBK Banku Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaia Talent, CAF Group, Ceit, CIC EnergiGUNE, CIE Automotive, Danobat Group, Empleoaraba, Fagor Arrasate, FYV, Gestionet, GKN Automotive, SPRI Taldea, H2SITE, Iberdrola, Ideko, ieTeam Aholkulariak, Ikerbasque, Ingeteam, in Group Aholkularitza, Inzu Group, IPM Rubi Taldea, ITP Aero, Lantek, LKS Next, Lointek, Maier, Mondragon Corporation, Ormazabal, Plastigaur, Salto Systems, Satlantis, Sener, Tecnalia, Teknei, Tubacex Group, Ulma Group, EHU, Vaillant Group eta Vicomtech.

IKUS ARGAZKI GALERIA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×