Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek 40 profesional bildu ditu Amsterdamgo Be Basque Talent Meeting biltzarrean

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkarteak Euskadiko enpresetara talentua erakartzeko antolatzen du biltzarra

Joan den azaroaren 17an, Amsterdamen, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting biltzarraren beste edizio bat egin zuen, lan-ibilbidea Herbehereetako hirian eta inguruetan garatzen duten prestakuntza handiko profesionalak erakartzeko asmoz. Ekitaldian bildutako 40 lagunek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten Euskadiko lan-merkatuaren egungo egoera eta zer-nolako aukerak eskaintzen dituen.

Biltzarraren lehen zatian, Ivan Jimenezek, Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak, enplegua Euskadin bizi izaten ari den egoeraren erradiografia egin zuen, euskal elkarteak garapen profesionala Euskadin errazteko eskaintzen dituen tresna digitalak eta zerbitzuak nabarmenduta, baita lan-helmuga aldatzea pentsatzean kontuan hartu beharreko lan- eta gizarte-kontuak ere. Zerga-sisteman berriki txertatutako neurri fiskalak ere azaldu zituen.

Bigarren zatian, Javier Condek, Servitalenteko zuzendari elkartuak, euskal enpresek talentua bilatzean egun erakusten dituzten joeren berri eman zuen, eta beren taldeetara jende egokia une aproposean ekartzeko aurkitzen saiatzen ari direla azaldu zuen.

Ekitaldiari amaiera emateko, Ander Markinak, Bizkaia Talenten Bezeroarekiko Harremanetarako Zerbitzuaz arduratzen denak, Euskadin une honetan dauden lan-esparruko proiektuak eta aukerak aurkeztu zituen.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena da. 115 herrialdetan baino gehiagotan ari diren ia 19.000 profesionalek eta Euskadiko 550 erakundek baino gehiagok osatzen dute. Bere xedea da mundu osoan zehar lanean diharduten profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugi dadin eta kontaktuak nahiz merkataritza-erlazioak era daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×