Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek berrogeita hamar profesional inguru bildu ditu Kopenhageko Be Basque Talent Meeting jardunaldian

2023/04/28

  • Bertan, energiaren euskal klusterrak, LKS Next aholkularitza-taldeak eta Nautilus Floating Solutions, Siemens Gamesa eta Inalia enpresek parte hartu dute.

Apirilaren 27an, Bizkaia Talentek beste Be Basque Talent Meeting (BBTM) bat antolatu zuen Kopenhagen, talentua erakartzeko bere estrategiaren barruan, lan-ibilbidea Danimarkako hiriburuan eta inguruetan garatzen ari diren eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonak Euskadiko enpresetara hurbiltzeko asmoz. Jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldeak babestuta, 50 lagun inguru bildu zituen.

Ekitaldiari hasiera emateko, Bizkaia Talentek hainbat konturen berri eman zuen: bere zerbitzuak, Euskadira etortzen diren profesionalentzako zerga-abantailak (betiere aurreko 5 urteetan ez badira Espainiako Estatuan bizi izan), soldatak, egungo proiekturik garrantzitsuenak eta gehien eskatzen diren profilak.

Oraingoan, BBTMn energiaren euskal klusterreko ordezkariak izan ziren, Euskadiko industrian funtsezkoa izanik energiaren sektore estrategikoko aukerak ezagutarazteko. Bestalde, pertsonen hautaketarako LKS Next aholkularitza-taldeak profesionalak hautatzeko merkatuaren egungo egoera eta joerak azaldu zituen; Nautilus Floating Solutions, Siemens Gamesa eta Inalia enpresek ere hartu zuen parte; eta, azkenik, profesional daniar batek Euskadira etortzearen aldeko apustua egin zuenetik bizi izan duen esperientzia profesional eta pertsonala kontatu zuen.

Hainbat sektore eta jatorri
Topaketan izan ziren pertsonen ia erdiek sektore zientifiko-teknologikoan jarduten dute (% 48), eta gainerakoek informazio- eta komunikazio-teknologien alorrean (% 11), eraikuntzan (% 11), manufakturan (% 7), eta elektrizitatearen eta gasaren sektorean (% 7). Haien jatorriari dagokionez, % 71 euskal atzerriratuak dira, % 13 Espainiako Estatukoak, eta gainerakoak Danimarka, Argentina, Kanada eta Ekuadorrekoak.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×