Bizkaia Talent

Albisteak

Frantziako Be Basque Talent Meetingek goi-mailako prestakuntza duten 70 profesional bildu ditu online

  • Bilkuraren bigarren saioan, martxoaren 2an, lan-ibilbidea Frantzian garatzen duten 30 profesional inguru bildu dira

Bizkaia Talentek urteko lehen Be Basque Talent Meetinga (BBTM) egin du, lan-ibilbidea Frantzian garatzen ari diren eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalekin. Oraingoan, Euskadiko lau enpresak hartu dute parte, eta gure lurraldera itzulitako bi lagunek beren esperientziaren berri eman dute, hori guztia bi online saiotan banatuta eta helburu bakarrarekin: lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko asmoa duten pertsonei bidea erakutsi.

Lehen saioan, otsailaren amaieran, Sidenor eta Grupo Sarralle erakundeen ordezkariek hartu zuten parte; bigarrenean, martxoko lehen astean, Angulas Aguinaga eta Ormazabal enpresak izan ziren partaideekin. Laurek ere, nork bere erakunde-kulturaren berri eman zuen, bere bereizgarriaren berri, eta, horrez gain, egun gehien eskatzen dituzten profilak eta trebetasunak zein diren jakinarazi zuten.

Saio biek aurkezpen berdin bat izan zuten, eta bertan parte-hartzaileek ezagutu ahal izan zuten zer-nolako abantailak dakartzan Bizkaia Talenten Be Basque Talent Network sareko kide izateak, hala nola zein laguntza eskaintzen dien euskal elkarteak lan-ibilbidea Euskadin jarraitu nahi dutenei: ibilbide hori garatzeko tresnak, zerga-onurak, bikotekideari begirako laguntza eta abar.

Amaitzeko, telekomunikazio-ingeniari batek eta ingeniari informatiko batek beren bizipenak kontatu zituzten: zergatik utzi zuten Paris, bertan lanean hainbat urte eman ondoren, Bizkaian beste abentura profesional batean murgiltzeko, nolakoa izaten ari den esperientzia pertsonal eta profesional hau lan-ibilbidea Euskadin jarraitzearen aldeko apustua egin ondoren…

Hurrengo Be Basque Talent Meetingak
Datozen hilabeteotan, eta pandemia hasi zenetik ezarritako online dinamikari jarraikiz, Bizkaia Talentek BBTM antolatzen jarraituko du, bai Europan (Italia, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Alemania…) bai munduaren gainerakoan (Estatu Batuak, Mexiko…).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×