Bizkaia Talent

Albisteak

Goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko profesionalak Helsinkiko Be Basque Talent Meeting-en bildu dira

  • Lan-ibilbidea Finlandian garatzen ari diren hamabost profesional inguruk hura Euskadin jarraitzeko aukerak aztertu dituzte

Be Basque estrategia garatzen jarraitzeko, Bizkaia Talentek beste Be Basque Talent Meeting topaketa bat antolatu zuen, joan den ekainaren 20an, Helsinkin. Bertan, goi-mailako prestakuntza duten hamabost profesional bildu ziren, guztiak Finlandiako hiriburua bizileku dutenak eta, besteak beste, zientzia-teknologiaren, informazio- eta komunikazio-teknologien, administrazio eta zerbitzuen, eta zientzia-teknologia eta fabrikazioaren sektoreetan aritzen direnak.

Giro lasaian, saiora bertaraturiko profesionalek Euskadiko lan-merkatuan egun dauden aukerak ezagutzeko parada izan zuten, bai eta Bizkaia Talentek lan-ibilbidean aurrera egiteko eskaintzen dituen zerbitzuen berri jasotzekoa ere: Basque Talent Map, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre. Azkenekoak aholkularitza digital pertsonalizatua eta profesional bakoitzaren profilera egokituriko lan-aukerak eskaintzen ditu.

Be Basque Talent Network
Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten prestakuntza handiko profesionalen sarerik handiena da Be Basque Talent Network, eta 100 herrialdetan sakabanatutako 12.000 profesionalek nahiz 350 euskal erakundek osatzen dute. Bere xedea ondokoa da: munduan zehar lanean diharduten profesionalak beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuen eraketa zein merkataritza-harremanak errazteko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×