Bizkaia Talent

Albisteak

Erresuma Batuko 130 profesional bildu dira, online, Be Basque Talent Meeting London hitzaldian

  • Euskal erakundea berriz hasi da hitzaldi hau eskaintzen, lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko aukerak aztertzen ari diren profesionalei bidea erakusteko xedez

Bederatzi hilabeteko etenaldi luzearen ostean, Azkeneko Be Basque Talent Meeting (BBTM) egin zenetik, Bostonen, joan den otsailean eta aurrez aurre, Bizkaia Talentek BBTMren beste edizio bat antolatu du, oraingoan Londresko Euskal Etxearekin batera eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzerako Euskal Agentziaren laguntzarekin, haren zuzendari Pablo Fanoren eskutik. Hitzaldia Erresuma Batuko goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzat izan da, eta, zehatzago, Londresko metropoli-barrutian bizi direnentzat.

Alde batetik, lehen saioan, Pablo Fanoren aurkezpenaren ondoren, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak Be Basque Talent Network sarean parte hartzeak dakartzan aukerak eta abantailak jakinarazi ditu; izan ere, sarea profesionalen lan-ibilbiderako garapen- eta konexio-elementua da. Horrez gain, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre tresnen berri eman du, zeinak euskal erakundeak profesionalei Euskadirako itzulera-prozesuan laguntzeko baliatzen dituen. Hirugarrenik, atzerrian lan egin ostean Bizkaiak eskaintzen dituen zerga-abantailak nabarmendu ditu, besteren artean lurraldera itzuli eta hurrengo sei urtean % 35era bitarteko kenkaria dagoela.

Beste alde batetik, In Group Consultoria-k, Bizkaia Talenten Career Developers Network (CDN) sareko kide den errekrutatze-aholkularitzak, Euskadiko lan-merkatua egun eskatzen ari den profil profesionalak eta erakundeek gehien eskatzen dituzten gaitasunak izan ditu hizpide.

Azkenik, bertaratuek Lorea Blázquezen esperientzia ezagutu ahal izan dute, bost urtez bere lan-ibilbidea Londresen garatu ostean berriki Euskadira itzulitako ikertzailearena, hain zuzen.

10 web-mintegi baino gehiago martxoaz geroztik
Europako eta munduko hirietan aurrez aurreko jardunaldi tematikoak egitea ezinezkoa denez, pandemia hasi aurretik ohikoak ziren horiek, alegia, Bizkaia Talentek online jarraitzen du beharrean atzerrian bizi diren profesionalei Euskadira itzultzeko bidea erakusteko. Martxotik ,11 online topaketa antolatu dira, goi-mailako prestakuntzadun 1.500 profesional batuz, eta askotariko gaiak jorratuz: soldatak, zerga-abantailak, ekintzailetza, lan-merkatuko kokapena eta tituluen homologazioa, besteak beste.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena da. 105 herrialdetan baino gehiagotan ari diren 14.500 profesionalek eta Euskadiko 455 erakundek baino gehiagok osatzen dute. Bere xedea da mundu osoan zehar lanean diharduten profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugi dadin eta kontaktuak nahiz merkataritza-erlazioak era daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web. Cómo configurar.