Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent goi-mailako prestakuntza duten 70 profesionalekin baino gehiagorekin izan da Erresuma Batuan

  • Euskadiko elkarteak beste bi Be Basque Talent Meeting topaketa egin ditu, bata Edinburgon eta bestea Londresen.

Azaroko azken astean, Bizkaia Talent Edinburgora eta Londresera joan zen beste bi Be Basque Talent Meeting (BBTM) topaketa egitera. Bilkura hau, Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldearen Basque Talent ekimenaren esparruan antolatua, euskal enpresen proiektuak eta eskaintzen dituzten aukera profesionalak ezagutzera emateko egiten da, baita lan-ibilbidea Euskadin jarraitu nahi duten profesionalak erakartzeko ere.

Topaketa biak Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak inauguratu zituen, eta euskal elkarteak bere zerbitzuen bidez profesionalei laguntzeko duen konpromisoa nabarmendu zuen, dela haien lan-ibilbidean orientazioa eskainiz, dela enpresekin harremanak sortuz, dela pertsonei Euskadin lurreratzeko prozesuan lagunduz.

Jimenezek, beste gauza batzuen artean, Edinburgo eta Londresko soldaten eta Euskadiko soldaten arteko alderaketa egin zuen, tokian tokiko bizi-kostua kontuan hartuta, eta zerga-salbuespenei buruzko informazio eguneratua eman zuen (% 50era bitarteko kenkaria goi-mailako prestakuntza izanik Euskadira datozen pertsonentzat, baldin eta aurreko azken bost urteetan atzerrian bizi izan badira).

BBTM bietan, Euskadiko lan-merkatuko joerei buruzko ikuspegi osoa azaltzeko guneak izan ziren, alegia, aukerei eta eskatzen diren profilei dagokienez egungo egoera ezagutzeko, baita eskaintzen diren proiektuen erakargarritasuna eta euskal enpresen lan-kulturaren bilakaeraren azterketa ere. Bizkaia Talentekin batera, Euskadiko Energia Klusterra, Iberdrola eta IeTeam Consultores erakundeek hartu zuten parte.

Nabarmentzekoa da ekitaldietan Erresuma Batutik itzulitako pertsonek parte hartu zutela, Euskadira etortzea erabaki zutenetik bertan kokatu ziren arte bizi izandako esperientzia profesional eta pertsonalaren berri emanez.

Topaketei amaiera emateko, networking-saio bat egin zen parte-hartzaileek beren garapen profesionalerako harreman eta konexio baliotsuak egin zitzaten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×