Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek Be Basque Ambassadors programaren hirugarren edizioa aurkeztu du

  • Nazioarteko berrogeita hamar ikasle baino gehiago gizartean eta lan-munduan txertatzearen alde egiten duen eusko enbaxadoreen sare honetako kide bihurtuko dira

Hirugarren urtez jarraian, Bizkaia Talentek Be Basque Ambassadors (BBA) programa abiatu du. 2019an jaioa, graduondoko ikasketak edo doktoretza Bizkaian egiten ari diren nazioarteko ikasleak fidelizatzeko sortu zen, gazte horiei gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzeko, eta, hala, goi-mailako prestakuntza duten profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistemaren sorkuntza bultzatzeko lurraldean. Era berean, BBA egitasmoaren helburua da gazte horiek lotura sendoa izatea lurraldearekin, etorkizunean, beren nazioarteko lan-ibilbidean aurrera egin ahala, bertara itzultzeko aukera aintzat har dezaten.

Datozen bost hilabeteotan, Euskadiko hiru unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Mondragon Unibertsitatea) BBAko ikasleek prestakuntza-tailerretan parte hartu ahal izango dute, bai eta hitzaldi parte-hartzaileetan ere; gainera, Bizkaiko punta-puntako erakundeak bertatik bertara ezagutuko dituztenez, Euskadiko lan-merkatuari begira beren enplegagarritasuna hobetu ahal izango dute.

Sortu zenetik gaur arte, 100 enbaxadore baino gehiago
Programaren hirugarren edizio honetan, 60 ikaslek hartuko dute parte, herrialde hauetakoak: Albania, Argentina, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Guatemala, Honduras, Iran, Irlanda, Mexiko, Moldavia, Pakistan, Peru, Dominikar Errepublika, Uganda, Venezuela eta Vietnam. Amaitutakoan, 120 enbaxadore izango dira sorreratik ekimenean parte hartu dutenak, mundu osoko 30 herrialdetatik baino gehiagotik etorriak.

Profilei dagokienez, denetik dago, baina ingeniaritzaren, zientzien eta gizarte-zientzien adarretatik datozenak nabarmentzen dira, Euskadiko lan-merkatuan nagusi diren joerekin bat eginda, eta gehienak doktoretza egiten ari dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×