Bizkaia Talent

Albisteak

Goi-mailako prestakuntzadun hogei profesional inguru, egun Kolonian bizi direnak, beste Be Basque Talent Meeting batean elkartu dira

  • Bizkaia Talentek beste topaketa bat antolatu zuen atzerrian dagoen Euskadiko giza kapitalarekin harremanetan sartzeko, haren kezkak ezagutzeko eta gure herrialdera itzultzeko aukerak aztertzeko.

Joan den azaroaren 15ean, goi-mailako prestakuntzadun Euskadiko hogei profesional inguru, beren lan-ibilbidea Alemaniako Kolonia hirian garatzen ari direnak, Be Basque Talent Network estrategiaren baitako beste Be Basque Talent Meeting batean elkartu ziren; zehazki, besteren artean, ekonomia- eta enpresa-zientzien, informatikaren eta teknologia berrien, eta ingeniaritzaren sektoreetako profesionalak bildu ziren.

Denek izan zuten aukera Bizkaia Talenten hainbat ordezkarirekin mintzatzeko, baita Ivan Jimenez zuzendari gerentearekin ere. Hala, Euskadiko lan-merkatuaren egungo egoera ezagutu zuten, hala nola etorkizunerako aurreikuspenak, hainbat erakundek eta kluster-elkartek emandako informazioan oinarrituak. Topaketan, era berean, Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory tresna berritzaileen berri jaso zuten, funtsezkoak giza kapitala gure herrialdera itzul dadin.

Be Basque Talent Network
Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten prestakuntza handiko profesionalen sarerik handiena da Be Basque Talent Network, eta 100 herrialdetan sakabanatutako 11.000 profesionalek nahiz 340 euskal erakundek osatzen dute. Bere xedea ondokoa da: munduan zehar lanean diharduten profesionalak beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuen eraketa zein merkataritza-harremanak errazteko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×