Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek topaketa egin du Zurich inguruan lan egiten duten goi-mailako prestakuntzadun euskal profesionalekin

Edonon daudela ere, euskal talentuekin harremanetan jartzea da bizkaia talenten helburu nagusietakoa. Hori dela eta, apirilaren 25ean, beste Be Basque Talent Meeting bat antolatu zuen Zurich inguruan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun euskal profesionalekin, eta hogeita hamar bat lagun bertaratu ziren.

Guzti-guztiak euskal profesionalak dira, eta, gaur egun, honako erakunde hauetan ari dira lanean, besteak beste: Ficosa International, Deloitte, Morgan Stanley, Leica Geosystems AG, Stadler Bussnang AG, Heineken, MRC-Center for Virus Research, Alstom Power, Fraunhofer Institut, General Electric (Switzerland) GmbH edo Siemens Schweiz AG.

Topaketan, bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek hurrengo urteei begira Euskadiko eskari handieneko profil profesionalak eta lan-aukerak zein izango diren azaldu zuen, eta euskal kluster-elkarteek emandako datuak zein informazioa nabarmendu zituen, batez ere.

“Networkingeko topaketa hauek euren lan-ibilbidea kanpoan garatzen duten euskal profesionalen arteko sareak sustatzea, Euskadirekin lotune proaktibo bezain etengabea edukitzea eta Be Basque Talent Network bera sendotzea dute helburu”, azpimarratu du Ivan Jimenezek. Euskadirekin lotunea izan nahi duten profesionalen sare handiena da, “eta, gaur egun, 85etik gora herrialdetako 8.500 inguru profesionalek eta 250etik gora euskal erakundek zein enpresak osatzen dute”, esan du amaitzeko bizkaia talenteko zuzendari gerenteak.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×